
Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko mendiko agenteek atzotik desagertuta dagoen 77 urteko artzain bat bilatzeko lanei ekin diete berriro gaur goizean. Atzotik desagertuta dago; ustez, artaldearekin Urbiako zelaietatik gertu dagoen borda batetik jaitsi behar zuen, Aizkorriko hegoaldeko magalean.

Komunitate aktiboaren garrantzia indartu nahi du Emakundek. Konplizitate sozialen aurka ekiteko deia egin du mugimendu feministak. Indarkeria matxistaren normalizazioa salatuko du Itaiak. Ekitaldi ugari antolatu dituzte Goierriko herrietan.

Eguraldi iragarpena beteta, elurra ari du Goierrin. Oraingoz errepideetan ez dago arazorik, nahiz eta arretaz gidatzeko eskatu duen Segurtasun Sailak.

Gurutze Berri auzoak 60 urte bete ditu aurten. Urteurrena baliatuz, auzoaren historia eta memoria gordetzeko helburuz erakusketa antolatu du Idiazabalgo Udalak hainbat auzotarrekin elkarlanean. Erakusketa gaur, 18:30ean inauguratuko da udaletxeko areto nagusian.

Duela bizpahiru hilabete martxan jarri bazuten ere, gaur aurkeztu dute zentroa. Eusko Jaurlaritzako, udaleko, enpresako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak izan dira zentroa ezagutzen.

Finantza alorrean euskararen erabilera areagotzeko hitzarmena sinatu eta aurkeztu dute gaur UEMAk, Kutxabankek, Laboral Kutxak eta Bankoa ABANCAk, 59 udalerri euskaldunetako alkateekin eta ordezkariekin batera.

Atzo hasi eta bihar bukatuko da. ELAk Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio aurrekontuetako gizarte politiketako partida ez dadila eraikin berrietara soilik bideratu. Aurrekontuek "sektoreko langileen prekarietatea eta genero arrakala ezabatu behar" dituztela diote.

Elur kota 800 metro inguruan dago, eta iluntzean eta bihar goizaldean 400-500 metrora jaits daiteke. Trumoi-ekaitzak jo eta kazkabarra bota dezake.

Azaroaren 27ra arte eskuratu ahal izango dira erosketa bonuak Idiazabalgo udaletxean. Erosketa txartel bidez ordainduko da eta NAN txartela aurkeztea derrigorrezkoa da.

Nesken taldeak 9. postua eskuratu du taldekako sailkapenean, eta mutilenak 29.a.

Gabiriako Errezil Sagarraren azoka, Go!azen telesailaren lehen kapituluaren aurre-estreinaldia hainbat herritan, ikus-entzunezkoak, hitzaldiak, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Datorren igandean Realak eta Athleticen derbia jokatuko dute Donostian. 24 orduko zozketa berezia antolatu dugu Hitzakideentzat.

Bihar emango diote hasiera Jon Plazaolaren bakarrizketarekin. Hitzaldiak, ekitaldi politikoak, mus txapelketak eta Atxurbiko irteerak osatuko dute zikloa.

San Martin festak Araman, Ataunen eta Zumarragako Aginagan, San Martin feria Zegaman, Udazkeneko bertso saioa Beasainen, antzerkiak, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus agenda albiste barruan.