Idiazabal

Erremontea

'Erremontari herriz herri' Idiazabalen hasiko da

Maiatzaren 2an, ostiralean, izango da erremonte jaialdia Igarondo pilotalekuan. Beste hamar herritan partidak jokatu eta gero, Zumarragan bukatuko da abenduaren 14an.

Iñaki Gurrutxaga

Itzuli da argindarra Goierrira

Hirurak izateko minutu gutxi batzuk falta zirela iritsi da argindarra Goierrira.

Goierriko Hitza

Goierri guztia argindarrik gabe

12:30ak aldera itzalaldi orokor bat gertatu da, eta harrezkero normaltasunera iritsi ezinik dago gizartea.

Goierriko Hitza
LARRE IREKIERA

17.805 abere larratuko dira Enirio-Aralarko larreetan

Ostegunean da larre irekiera festa, Larraitzen (Abaltzisketa). Ardien kopurua jaitsi da, behorrena igo egin da, eta behiena mantendu da.

Aste Santuan urrutira joan gabe ibiltzeko

Goierriko baliabide turistikoek jarduera bereziak antolatu dituzte datozen egunetarako. Ataungo eta Zegamako parketxeetan berrikuntzak dituzte. Herriz herriko eskaintza, albistean.

Artzain Eguna

Erregulartasun sariak, Marta Perezi eta Goiburu gaztandegiari

Bizkaiko Dima herriko Garena Jatetxeko Julen Baz eta Peli Perez de Anuzita sukaldariak arduratuko dira Idiazabal Gazta berria ebakitzeaz.

L. Goiburu

Emakumeen aurkako 117 indarkeria kasu atzeman dituzte Goierri behean 2024an

Genero Indarkeriaren Aurkako Koordinazio Mahaiak jarraipen txostena kaleratu du. Aurreko urtean baino % 32 gehiago dira kasuak. Biktimen herena 18 eta 30 urte bitartekoa da.

Iñaki Gurrutxaga
Goierri-Donostia autobus linea

Goierri garaia eta behea Donostiarekin autobusez lotzeko proposamena egin du EH Bilduk

Legazpin aurkeztu dute proposamena Oskar Bordes Gipuzkoako batzarkideak eta Edurne Gonzalez herriko zinegotziak, Goierriko beste herri batzuetako alkatek eta zinegotzik lagunduta. Autobusa Legazpiraino iristeko eskatu dute berriz ere.

UDAKO ARGAZKI LEHIAKETA

Argazki lehiaketaren saridunak

GOIERRIKO HITZAren Udako XVIII. Argazki Lehiaketak baditu dagoeneko saridunak. Sari banaketa ostegunean izango da, hilaren 5ean, Lazkaoko Biziola Fabrikan (19:00). Mokadutxoa ere izango da inguratzen diren guztientzat. Sartu albiste barruan argazki sarituak ikusteko.

Goierriko Hitza
AGENDA

Asteburuan Goierrin zer?

San Migel jaiak Altzagan eta Gaintzan, sanmigeletako ospakizunak Lazkaon eta Ormaiztegin, festak Zumarragako Etxeberrin, antzerkiak, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus Goierriko agenda albiste barruan.

Goierriko Hitza

Adinekoen Eguna ospatu dute Idiazabalen

Adinekoen bazkaria egin ostean, nagusienak omendu zituzten.

'Izalbira', bihartik aurrera martxan

Bihar egingo dute lehenengo 'Izalbira', "konpainia onenean paseoak egitea" helburu duen ekimena.

Liburutegia goizez itxita egongo da gaur eta bihar

16:30etatik 19:30etara irekiko dute liburutegia gaur eta bihar.

UDAKO ARGAZKI LEHIAKETA

Botoa emateko azken egunak

Igandean bukatuko da GOIERRIKO HITZAk antolatutako Udako XVIII. Argazki Lehiaketan parte hartu duten argazkien artean zure gustukoenaren alde botoa emateko epea.

Goierriko Hitza
AGENDA

Asteburuan Goierrin zer?

Itsasondoko festak, Jtk Eguna eta Basherri Eguna Lazkaon, antzezlanak Ordizian eta Zegaman, Antioko musikaldia, zinema kartelera... Ikus Goierriko agenda albiste barruan.

Goierriko Hitza

Idiazabalgo behin behineko zerrendak argitaratu ditu udalak

Idiazabalgo Udalak ikasturte honetarako antolatu dituen ikastaroetarako onartuen behin behineko zerrenda argitaratu du. 244 lagunek eman dute izena

Goierriko denda izango da Alderdi Egunean

EAJren Alderdi Eguna egingo da igandean. Estrainekoz, Goierriko denda izango da, eskualdeko produktuekin

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa