Olaberria

San Silvestre krosak

Korrika sartuko dira 2026an

Urtezahar egunean zortzi herritan izango dira krosak. Beasaingoa da zaharrena: aurten 50. edizioa egingo dute. Lazkaon, bildutako diru guztia ikastolari emango diote. Ordizian, lehenengoz, kuadrillaka parte hartu ahal izango dute.

Asier Zaldua
Azpiegiturak

Gipuzkoako Ur Kontsorzioak 7 milioi euroko inbertsioa egingo du uraren zikloa digitalizatzeko

Inbertsioaren zati nagusia PERTEren eskutik jaso dira eta Europako funtsen bidez finantzatuko da, Tradigusa proiektuaren bidez.

Mendi-lasterketa

Lazkaoko eta Aztiriko lasterketak batuta, 11 proba izango ditu 2026ko Goierri Kopak

Beasaingo Garingo lasterketak zabalduko du urtea, urtarrilaren 18an, eta Legazpiko Korosti Trail-ek itxiko du, urriaren 18an. Emakumeen parte-hartzea sustatzen jarraitzeko konpromisoan berretsi dira antolatzaileak. Goierri Kopa solidarioa izango da.

Izaro Villarreal
TURISMOA

Abenduko zubian %57,85eko okupazioa izan dute Goierriko landa ostatuek Nekaturren arabera

Gipuzkoako batez besteko okupazioa %65ekoa izan da; tasarik altuenak Oarsoaldean (%98) eta Debagoienan (%75) eman dira.

L. Goiburu
Pizkundea

Goierritik Bilbora, euskararen pizkunde berriaren ekitaldira

Abenduaren 27an, Euskalgintzaren Kontseiluak ‘Pizkundea’ ekitaldia antolatu du. Autobusak egongo dira Beasain, Ordizia, Lazkao eta Urretxu-Zumarragatik. Bihar Beasainen, Kontseiluko Idurre Eskisabelek hitzaldia du.

Pentsioak

Abenduaren 18an Gasteizko manifestaziora joateko dei egin dute pentsiodunek

Urteko azken elkarretaratzea egin dute Goierri beheko pentsiodunek Ordizian. Urte berriko lehena, urtarrilaren 12an izango da Lazkaon. Osteguneko manifestazioan gutxieneko pentsioak Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatu arte osatzea eskatuko dute.

AHT-aren proiektua

AHTaren zundaketa bat antzeman dute Olaberrian

Gaur, 18:00etan, udaletxe ondoan batzar informatiboa deitu du Stop zundaketak-AHTrik ez plataformak.

Izaro Villarreal
Azpiegiturak

Goierriko EH Bilduren alkateek zuhurtziaz hartu dute Olaberrian eraiki asmo duten biogas plantaren proiektua

Proiektuaren inguruko "zalantza nagusiak teknikoak" direla nabarmendu dute, eta "informazio zehatza jasotzeko beharra" ikusi dute Goiekin aditu talde bat sortuta.

Iñaki Gurrutxaga
Ateak ireki
KULTUR AGENDA

Asteburuan Goierrin zer?

Ibil Bediren kontzertua Ataunen, Vietcong68 taldea Ordizian, Lazkaoko Musikaldiaren bukaera, Arineketan taldea Beasainen, Martxoan Bertsoaren hasiera, zinema karteldegia... Ikus agenda albiste barruan.

Goierriko Hitza
Eduki babestua
BABESTUTAKO EDUKIA

Lan eskaintza: bulego komertzialerako ingeniaria

Belauntzako Cadinox enpresak lan eskaintza berria jarri du martxan 'Proiektatu zure etorkizuna izarretara' lelopean. Ondoren, lan eskaintzaren informazio guztia.

Olaberriko raidean ‘B-Kuasar’, ‘Libia’ eta ‘Er Tukoruk’ zaldiak izan dira onenak

Igandean jokatu ziren zaldi proba, 40, 60 eta 80 kilometroko distantzietan.

KULTUR AGENDA

Asteburuan Goierrin zer?

Helduentzako eta haurrentzako antzezlanak, Ahoz aho jaialdiko kontaketak, metal kontzertua Urretxu-Zumarragan, Esanezin eta Mugan Legorretan, zinema karteldegia... Ikus agenda albiste barruan.

Goierriko Hitza
KULTUR AGENDA

Asteburuan Goierrin zer?

Inauterietako ekitaldiak, Antzerki Garaia Ordizian, Rukula eta Gailu taldeen kontzertua Ataunen, zinema karteldegia... Ikus Goierriko kultur agenda albiste barruan.

Goierriko Hitza
KULTUR AGENDA

Asteburuan Goierrin zer?

Idiazabalgo San Blas jaiak, Matxinbentako San Ageda jaiak, Santa Ageda eskeak, Urretxu-Zumarragako ikuskizun eszenikoen lehen saioa, zinema karteldegia... Ikus Goierriko agenda albiste barruan.

Goierriko Hitza
KULTUR AGENDA

Asteburuan Goierrin zer?

Idiazabalgo San Blas jaien lehen asteburua, Beasaingo Melmak gaztetxeko musika jaialdia, Igartza Musika zikloaren hasiera, 'Mendi Tour'-eko film laburrak Ataunen, zinema karteldegia... Ikus agenda osoa albiste barruan.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa