Etxeko eta zaintza lanen banaketa: berdintasunerako bidea?
Bizitzak ERDIGUNERA! 2019ko Martxoak 8ko greban, zaintzen gatazka azaleratu nahi dugu, bereziki gure diskurtso eta ekintzetan. HITZALDIA Otsailak 21 (18:30) ZALDIBIko Karreanen, "Etxeko eta zaintza lanen banaketa: berdintasunerako bidea?" Matxalen Legarretaren eskutik. Ondoren, Martxoak 8ko grebari begira TERTULIA.
Ongizatea eta aberastasuna sortzen duten eta bizitza aurrera ateratzeko baliatzen ditugun jarduera guztiak LANA dira, ordainduak izan edo ez. Gure jendartean, bi espaziotan sailkatu dira jarduera horiek, espazio publikoan eta pribatuan, eta ondoren, lan produktibo eta erreproduktibo gisa bereizi dira. Ikuspegi horren arabera, diru truk egiten dena baino ez da lan produktiboa, eta emakumeok* dohainik egiten ditugun lanak, berriz, erreprodukzioarekin, maitasunarekin eta familiarekin lotzen dira, eta hala ezkutatu egiten dira, eta balioa kentzen zaie.
ANIMATU ZALDIBITAR! Horrelako gaiak azaleratu eta hauez hausnartzeak irauliko baitu mundua!
ASKE izan arte!
ASKE eta Zaldibiako Berdintasun batzordea