AMPO Ordizia 27 – UBU Colina Clinic Aparejadores Burgos 40
Ampo Ordiziak galdu egin du, 27 eta 40, igande honetan Aparejadoresen kontra jokatu duen Heineken ligako 16.jardunaldiari dagokion partidua. Burgosko taldeak bost puntu eraman ditu, 80 minutuetan ehuneko ehunean jokatuta. Ordizia saiatu egin da, baina burua baino gehiago bihotza erabili du. Aurkariek kontzentrazioa erabilita eta etxekoen akatsak aprobetxatuz, markagailuan pixkanaka alde egin dute. Hasieran Ampo... Read More
Ampo Ordiziak galdu egin du, 27 eta 40, igande honetan Aparejadoresen kontra jokatu duen Heineken ligako 16.jardunaldiari dagokion partidua. Burgosko taldeak bost puntu eraman ditu, 80 minutuetan ehuneko ehunean jokatuta. Ordizia saiatu egin da, baina burua baino gehiago bihotza erabili du. Aurkariek kontzentrazioa erabilita eta etxekoen akatsak aprobetxatuz, markagailuan pixkanaka alde egin dute.
Hasieran Ampo Ordiziak aurre hartu du Sio Moalak sartu duen entseguarekin. Baina berehala egin du beste horrenbeste Aparejadoresek. Une horretatik eta atseden unera arte, bisitariek ondo defenditu eta Amporen akatsak aprobetxatu dituzte, 10 eta 26 aurre eginez.
Bigarren zatian Ordiziak markagailua itzultzeko aukera zuela zirudien,, beti ere aurrelarien lanarekin hirugarren lerroak entsegua egiteko aprobetxatuz. Baina ez da horrela izan. Burgosek berehala entsegu bat gehiago egin du, 10 eta 33 urrunduz.
Partidua amaitzeko 20 minutuen faltan, diferentzia 11 tantokoa zen (22-33) eta Ampok borrokan jarraitu du. Baina burgostarrek jokaldi arraro batean entsegu bat gehiago egin dute, transformatua, eta etxekoen itxaropena itzali da. Halere, etxekoek lanean segitu dute, besterik ez bada azken jokaldian bonus puntua lortzeko.
Aste honetan ez dago jardunaldirik, Sei Nazioetako B mailako partidua jokatu baitu Espainiako selekzioak. Bertan egongo dira Julen Goia eta Fernando Lopez Ordiziako jokalariak. Taldearentzat merezitako atsedena, indarrak hartu eta ligako hurrengo erronkei begira jartzeko, play-off fasea barne.