Silverstorm El Salvador 51 – AMPO Ordizia 10
Ez dago ezer asko esateko Valladoliden igande honetan El Salvadorren kontra jokatu den Ohorezko Dibisioaren 17.jardunaldiaren inguruan. AMPO Ordiziak jokalari batzuk falta zituen. Georgiako selekzioaren kontra jokatzeko estatuko selekzioarekin bidaiatu dutelako batzuk, Fernando Lopez eta Julen eta Oier Goia, batetik, eta lesioengatik beste kasuren batean, Imanol Iruarrizena esate baterako. Dena dela, helburua eszenatoki zail batean... Read More
Ez dago ezer asko esateko Valladoliden igande honetan El Salvadorren kontra jokatu den Ohorezko Dibisioaren 17.jardunaldiaren inguruan. AMPO Ordiziak jokalari batzuk falta zituen. Georgiako selekzioaren kontra jokatzeko estatuko selekzioarekin bidaiatu dutelako batzuk, Fernando Lopez eta Julen eta Oier Goia, batetik, eta lesioengatik beste kasuren batean, Imanol Iruarrizena esate baterako.
Dena dela, helburua eszenatoki zail batean maila ona ematea zen, baina ezin izan da. Behar bada aurreikuspena hori zen, partidua galtzea, eta baliteke honen zama sentitu izana. Baina Valladolideko taldeak jokoa kontrolpean izan du hasieratik eta AMPOK ez du ezertarako aukerarik izan.
Hala ere, ez dago pesimismorako tokirik. Taldeak gauzak ondo egiteko gai dela erakutsi du denboraldian zehar eta horrela egingo du datorren asteburuan Barcelona Rugbiren kontra Altamiran igandean jokatuko duen partiduan.
Play-off fasea toki onean sailkatuta jokatzeko anbizioak bere horretan segitzen du. Izan ere, sailkapeneko laugarren tokia ez da galdu eta helburua mantenduko da aste honetan irabazita. Lan ildoa mantentzea eta iparra ez galtzea dira gakoak. AMPO Ordizia bere lana egin behar du, aurkarien emaitzak ez du eraginik izango, eta horrela egingo dute jokalari, teknikari eta zaleek.
Zaleentzat goi mailako errugbiaz gozatzeko aukera igandean 12:00etan, Altamiran.
*Argazkia: Ainhoa Muriel