ARTEZ APAINDUTAKO ONTZIAK ORDIZIAKO TABERNENTZAT
Hondakinak jasoko dituzten ontziak banatzen hasi gara, hondakinak horiek lurrera bota ez ditzagun Ordiziako Udala errefortzu-plan bat gauzatzen ari da, Ordizian garbitasuna hobetzera bideratua. Ekimenen artean daude: martxoan abiarazitako kontzientziazio-kanpaina, 'Zaborra guztiona da' izenburupean bide bat zabaldu zen; ontzi birziklatuak banatzea tabernetan, hiru pertsona kontratatzea garbiketa bereziak egiteko; eta, beste behin, hondakinak ateratzea ibaietatik. Aste honetan hasi gara tabernetan ontziak banatzen. Asmoa da mostradoreen ondoan jartzea, bezeroen aldean, bezeroek hondakinak lurrera bota ordez, ontzietara bota ditzaten. Udalak, oraingoz, 40 ontzi banatu ditu; tabernetara joan eta eskaini egiten zaizkie ostalariei. Taberna guztietara iritsi nahi da, eta gehiago nahi duenak eskatu ahal izango ditu. Oraingoz, oso harrera ona izaten ari da ekimena. Batzuek terrazatan ere jartzea proposatu duten. Ontziak Sasietako Mankomunitatean zeuden baztertuta, erabili gabe, eta herriko haurrek apaindu zituzten Gabonetan, Udalak MartArt eskulangintzarekin antolatutako tailer batean.