BAT EGIN EUSKARAREN TROPELAREKIN
MERKATARITZA EUSKARAZ
Euskal Herriko Itzulia dela eta Ordiziako udaleko euskara sailak, Ordizian elkartearekin batera eta EMUNek lagunduta hainbat ekitaldi antolatu ditu.
1. LEHIAKETA:
Noiz: Apirilak 3-14.
Non. Ordiziako merkataritza establezimenduetan eta internet bidez: Sakatu HEMEN internet bidez egiteko.
Sariak: 100 euroko bi erosketa-txartel eta 50 euroko 4 erosketa-txartel parte hartu duten establezimenduetan gastatzeko.
Galdetegia hainbat dendetan aurkituko duzue. Bete eta herrian jarri ditugun bi buzoietako batean utzi. Lehenengoa udaltzaingoan aurkituko duzue eta bigarrena, aldiz, Barrena kultur etxean.
2. HITZALDIA:
Nor: Benito Aiestaran (Birzikla).
Noiz. Apirilak 8, asteartea, 14:30etan.
Non. Udaleko Pleno aretoan.
Gaia. Euskarak saltzen du.
Norentzat: Ordiziako merkatarie zuzendua.
3. IKASTAROA.
Nor. EMUNeko teknikariak.
Noiz: Apirilak 10, 14:30etan.
Non. Udaleko pleno aretoan.
Gaia. Interneteko baliabideak merkataritzan: Kartelak, itzulpenak, zalantzak...
Norentzat: Ordiziako merkatariei zuzendua.
http://www.ordizia-euskaraz.com/albisteak/bat-egin-euskararen-tropelarekin