PINTXO POTEA BERRIZ ERE ABIAN
Pintxo potea martxan jarriko da berriz ere aste honetan. Ordiziako jaiak eta Udako oporrak zirela eta uztailaren 16an eten egin zen Ordizian arrakastatsua suertatzen ari den ekimen hau, baina aste honetatik eta abenduaren 17a arte astero egingo da berriz. Ohi bezala, astearteetan auzoetan egingo da (bost taberna), eta asteazkenetan herriguneko tabernetan (20 taberna), 18:30etik 21:30era bitartean.
Ekimenean parte hartzen duten ostalariak Heineken garagardoa edo Medrano Irazu upeltegiko La Choza ardo ondua, eta pintxoa eskainiko dute 1,5 euroan. Pintxo potea Ordiziako Ostalariek, Ordizian elkarteak eta Ordiziako Udalak sustatutako ekimena da. Eguberritan etena egingo da berriz 2015eko urtarrilean berreskuratzeko baina bitartean eta astero, Euskal Jaietako asteazkenean ezik, pintxo potea dastatzeko aukera izango da berriz.
Hauek dira ekimenean parte hartzen duten ostatuak:
Altamira, Otegi Enea eta Buztuntza (astearteak 18:30tik 21:30ra);
TXOLA, KIKO-ENEA, TXIKI, ERLE eta MUÑOZ
Alde Zaharra eta bere ingurua (asteazkenak 18:30tik 21:30ra);
AMONANE, ETXETXO, HAIZPE, HERRIKO, ILUNPE, KANTOI, KIRKIL, KOIOTE, LEIZEA, LIRAIN, MARTINEZ, MIAMI, OLANO, ORLEGI, OSTADAR, PIAS, PIKIN, SATORRA, TXINDOKI eta URDIN.