2011/3

Eskaintza bereziak egingo ditu Bareakek datozen asteetan

Bareak Beasaingo merkatarien eta ostalarien elkarteak hainbat ekintza eta eskaintza berezi egingo ditu martxoan eta apirilean. Gaur bertan, elkarteak ostalaritzaren alorrean egiten duen lehen saria zozkatuko dute: Donostiako La Perla talasoterapian bi pertsonentzako zirkuitoa eta bazkaria eta herriko tabernetan gastatzeko ehun euroko balea. Astean zehar elkarteko txartelarekin erosketak ordaindu dituztenen artean ostiralean Usurben egongo den Juan Carlos Rubioren 100 metro koadro antzezlanerako bost sarrera bikoitz ere zozkatuko dituzte Bareakekoek. Erosketa baleak Martxoan eta apirilean txartelarekin ordaindutako erosketengatik euro bat, 10 euro, 20 euro eta 50 euroko balioa duten erosketa baleak banatuko dituzte bezeroen artean. Bareak elkarteko edozein dendatan trukatu ahalko dira baleak hurrengo erosketetan. Urtean zehar elkarteko txartela egiten dutenei bost euroko txekeak ere banatuko zaizkie. Ardo azoka maiatzean Ostalaritza indartzeko asmoz iaz elkarteak martxan jarritako pintxopoteoa ekimenak ere aurrera jarraituko du aurten. Azken asteetan gainera, Usurbe, Arrano eta Plazape tabernek ere bat egin dute ekimenarekin. Aurrerantzean beraz, ostegunetan, hiru taberna horietan ere urteko ardoa eta pintxoa euro eta erdian eskainiko dute. Ostalaritza indartzeko eta elkartea kalera irtetzeko helburuarekin egingo dute aurten ere ardo azoka. Maiatzeko lehen asteburuan izango da, eta aurten lehen aldiz Kale Nagusian. Herri erdiguneko kale osoan jarriko dituzte postuak hamar upategi inguruk, eta jendeak ardo mota [...]

Eskeine Legorburu

Triatloi eta duatloi denboraldia ezin hobe hasi dute eskualdeko atletek

Euskadiko Txapelketaren barruan jokatu diren probetan lehendabiziko postua lortu dute Josetxo Mujika, Gema Hernandez eta Ibone Sanchez taldekideek, bakoitzak bere modalitatean.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Biok Zerbitzuak OKE, igoera faserako sailkatuta

Biok Zerbitzuak OKE Ordiziako senior mutilen saskibaloiko lehen taldeak igoera fasea jokatzeko sailkatu da, Donostiako La Salle taldeari 63 eta 81 irabazita. Denboraldiko lehen helburua lortu dute dagoeneko. Ordiziako taldeak txukun aritu zen erasoan z...

Ordiziako Hitza

‘Zero Etapa”rako izen ematea irekita dago jada

Euskadiko Itzuliaren 51. edizioaren harira, Goierri kirol elkarteko zikloturista taldeak apirilaren 3rako antolatutako ekimena da ''Zero Etapa''.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Inkomunikazioarekin eta torturekin amaitzeko eskatu du ezker abertzaleak

Gaur goizean udalak egin duen udalbatzan, inkomunikazioarekin eta torturekin amaitzeko eskatu du Beasaingo ezker abertzaleak. “Euskal Herriak bizi duen errepresio oldarraldiaren ondorioz”, tortura egungo errealitatearen zati dela aipatu dute ezker abertzaleko ordezkariek. Azken 30 urteetan politiza ezberdinen esku egon ondoren ia 10.000 euskal herritarrek torturak edo tratru txarrak salatu dituztela gogorarazi dute, eta torturapean hildakoak ere ugari izan direla. Tortura salaketa bat ez ikertu izanagatik Espainiako Estatua zigortua izan dela aipatu dute, baina, hala ere, “Espainiako Gobernuak inkomunikazioa erabiltzen jarraitzen du, tortura eta tratu txarrei bide emanez”. Torturapean egindako aitortzak auzitegietan froga gisa eta herritarrak zigortzeko erabiltzen direla salatu dute. “Bakea erdiesteko urratsei muzin” Euskal Herrian irekitzen ari den aro berriaren baitan, ezker abertzaleak eman dituen “distentsio keinuek” errepresioa izan dute ordainetan Beasaingo bozeramaileen arabera, eta Espainiako Gobernuak “benetako  konponbidea eta bakea erdiesteko emaniko urratsei muzin” egin diela gehitu dute. “Giza eskubide guztien bermeaz hitz egiten ari garen honetan, torturarekin amaitzeak garrantzia berezia” hartzen du ezker abertzalearen arabera. Hori guztia kontuan hartuta, tortura kasu guztiekin amaitzeko exijitu diete gaur Beasaingo ezker abertzalekoek “ardura zuzenak dituzten erakunde, alderdi politiko eta poliziei”. Torturaren amaiera inkomunikazioaren amaierarekin lotzen du ezker abertzaleak eta, hala, inkomunikazioarekin amaitzeko eskatu du, “Nazio Batuen Erakundeko hainbat errelatorek egindako [...]

Eskeine Legorburu

Gaintzako udaletxe berriaren lehen harria bihar jarriko dute

Gaintzako herrigunean udal eraikin berria egingo dute. Obrak hastera doaz, eta lehen harria jartzearen ekitaldia bihar, larunbata, egingo dute agintariek, 12:00etan. Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapeneko diputatu Rafael Uribarren eta ...

Aimar Maiz

Bertso kanporaketa eta barrikotea egingo dituzte larunbatean Igartubeitin

Igartubeiti baserri museoan Martxoan Bertsoa txapelketaren barruko kanporaketa jokatuko dute larunbatean, martxoaren 12an, 19:00etan. Kanporaketan Ezkio-Itsasoko talde batek eta Gabiriako eta Zumarraga-Urretxuko bi taldek parte hartuko dute. 20:15ak...

Estitxu Imaz

‘Diligentzian bidaia’ tailerra egingo dute larunbatean Zumalakarregin

Zumalakarregi museoan antolatzen dituzten tailerren barruan, larunbatean, martxoaren 12an,  Diligentzian bidaia saioan parte hartu ahal izango dute 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek, 17:30etik 19:00etara. Martxoaren 19an, zinema eman...

Estitxu Imaz

Bost jokalari kanporaketetarako sailakatuta daude Eire-Bankoan

Bi jardunaldia falta dira ligaxka amaitzeko; martxoaren 20tik aurrera kanporaketak hasiko dituzte.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ampo Ordiziak ez ditu Espainiako Kopako final zortzirenak jokatu beharko

Ampo Ordiziak ez du Espainiako Errege Kopako final zortzireneko partidarik jokatu beharko, atzo Madrilen egin zen zozketan libratu egin baitzen. Eta libratu den beste taldea La Vila ligako txapelduna izan da. Ligako bi talde onenek, beraz, final laurde...

Ordiziako Hitza

Sukaldaritza eta lore lehorren ikastaroak antolatu dituzte Ataunen

Iker Markinez beasaindarrarekin sukaldaritzakoa eta Amaia Artetarekin lore lehorren ikastaro bana antolatu dituzte Ataungo Udalak eta Kutxak. Hamarna orduko iraupena dute, eta izena astelehenerako, hilak 14, eman behar da. Sukaldeko eskolak astearteeta...

Aimar Maiz

Ataungo III. Raid proba larunbatean jokatuko da, 20 eta 40 kilometroko ibilbideetan

Iraupen eta erresistentzia kontrolatuko Ataungo III. Raida larunbatean izango da, Lazkaomendiko Alarpe zalditegiak antolatuta. Bi ibilbidetan aukera eginda parte hartu ahalko dute Euskal Herri guztiko eta kanpoko zaldunek: 20,4 kilometrokoan (CEAI moda...

Aimar Maiz

Igandean Amaiurrera joateko deia egin dute

Ojaolaaitzeko Naparrak taldekoek igandean, martxoaren 13an Amaiurrera joateko deia egin dute, bertan 1512-2012 Nafarroa Bizirik-ek Nafarroako gazteluak mugarriztatzeko ekimena aurkeztuko baitu. Bi ekitaldi, herri bazkaria eta dantzaldia egingo dituz...

Estitxu Imaz

Play Station Lehiaketa egingo dute larunbatean Idiazabalgo Gaztetxean

Larunbatean, martxoaren 12an 16:00etan hasita Pro Revolution Soccer 2011 Play Station Txapelketa egingo dute Gaztetxean. Parte hartu nahi dutenek laurak arteko epea dute izena emateko, Gaztetxean edo Izparren. Bakoitzak euro bat ordaindu beharko du ...

Estitxu Imaz

Quinak finalerako txartela eskuratu du lehenengo finalerdia irabazita

Iriondoren aurka 22 eta 10eko emaitzarekin irabazi zuen atzo Goñiren omenezko lehenengo finalderdia. Senior mailan Ojuel eta Aretxabaletak bikoteak jokatuko du finala.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

EAJk eta Aralarrek hitzaldi bana emango dute datozen egunetan

Urretxuko eta Zumarragako EAJko alkategaiak bi herrietako ingurugiroa izango dute hizpide; Aralarreko Patxi Zabaleta aldiz, ''abertzaletasunaren erronkez'' arituko da.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa