
Uztailaren 23an Urretxuko Nekazaritza Ekologikoaren III. Azoka egingo dute. Euskal Herriko hainbat ekoizleren produktuak erosteko aukera izango da Lizeoko jolastokian.
Denetariko produktuak egongo dira erosgai postuetan, besteak beste, barazkiak, barazki landareak, eztia, ogia, pintxo biologikoak, ardi gazta, sendabelarrak, ardoa eta sagardoa, kontserbak, lora sikuak, pastelak eta ukenduak.
Azokan erosketak egiten dituztenen artean produktu ekologikoen saski bat zozketatuko dute. Haurrentzako tailerren txokoa ere jarriko dute. Azokaren ordutegia 10:00etatik 14:30era izango da.