
Herrizaingo sailak jakitera eman duenez, atzo goizean bi gazte atxilotu zituzten Legazpin, ibilgailuetan lapurtzeagatik. Zumarragako ertzain etxeko poliziek atxilotu zituzten 19 eta 20 urteko gazteak, bi ibilgailutan lapurreta egitea leporatuta. Beste ...

Maiatzaren 22an egindako hauskundeetako emaitzak kontuan hartuta, Bildu koalizioak eta Aralar alderdiak udal kuadeketan elkarrekin aritzeko erabakia hartu dute. Bi aldeen helburuak eta nahiak kontuan hartuta, ikuspegi desberdinak baino gehiago dira elkartzen dituztenak, bi alderdietako ordezkariek adierazi dutenez. Helburu horien alde egiteko sinatu dute akordioa, alkatea izendatzeko egindako osoko bilkurarako hartutako konpromisoari jarraipena emanez. Bilduko Koldo Agirre alkateak azaldu duenez, «indar politikoen ahalik eta inplikazio zabalena lortzea da hitzarmen honen helburua». Orain arte sentsibilitate ezberdinen artean eman diren gatazkak baretzeko, «urrats berriak» emateko asmoa dute, eta horretarako «elkarrizketa politikoa indar politiko guztien artean» zabalduko dute. Akordio honen «bizkar hezurra, elkarrizketa, pertsona ezberdinen arteko errespetua eta elkarbizitza izago dira», Aralar alderdiko Unai Baztarrikak argitu duenez. Eskubide zibil eta politiko guztiak defendatzeko konpromisoa hartu dute bi taldeek: «Gizarte mailako bakeari bultzada emango diogu, inoren aurkako mehatxu, presio, eta jazarpen mota guztiak desagerrarazizi, edozein dela ere pertsona horien jarduera edo ideologia politikoa». Bost konpromiso zehatz Beasainen eta beasaindarren alde elkarrekin lan egiteko sinatu duten akordioaren barruan, bost konpromiso zehatz hartu dituzte bi taldeetako kideek. Herritarren parte hartzea bultzatzeko lan egitea da hartu duten konpromisoetako bat. Hala, «herritarrei aukerak errazteko» lehen erabakia, osoko bilkurak eta batzordeetako bilerak arratsaldetan egitea izan da. Euskara bultzatzeko berriz, [...]


Ampo Ordiziak talde sendoa osatu nahi du datorren denboraldirako. Azken asteetan, hainbat jokalari atzerritarrei fitxa berrituko diela jakinarazi zuen klubak. Orain, hiru laurdeneko lerroa indartzeko egin duten fitxaketaren berri eman dute. Danny Kroll australiarra izango da taldekide berria. Jokalari gaztea bada ere –24 urte ditu–, Australiako ligako hainbat taldetan aritu da. Ordizia Rugby Elkarteko teknikoek dituzten erreferentzien arabera, «oso jokalari konpletoa» da, bere postuan ona izateaz gain, defentsan ere lana egiten baitaki.Bai oinekin eta baita eskuekin ere, abildade handia du, eta joko banatzaile ona da. Paul Healy teknikari berriak ere, begi onez ikusten du fitxaketa hori. NSW Waratahs akademian formazioa jaso ondoren, Australiako ligako bi taldetan jokatu du, Randwick eta Sidney University taldeetan. Gainera, Australiako zazpiko selekzioarekin ere hainbat partida jokatutakoa da.

La Bellota extremadurar zentroa kultur astea ospatzen ari da egunotan Legazpin. Pasa den zapatuan hasi zituzten ekintzak, eta larunbat honetara arte luzatuko dira. XV. urtea da La Bellota extremadurar zentroak Legazpin kultur astea antolatzen duena. La...

Barnealdeko ur eremuak marraztea zen helburua, baina azkenean argia gaitzat duten koadroekin osatu du erakusketa Jokin Telleria magolariak (Ataun, 1956). Gasteizko Ikusi Arte galerian jarri ditu lanak, eta uztailaren 30era arte ikusi ahalko dira. Erakusketa aitzakiatzat hartuta, margotzen daramatzan 44 urteen errepasoa egin du Telleriak. Noiz hasi zinen margotzen? Margotzen, edo inguruak zikintzen, 12 urterekin hasi nintzen. Kasualitatez izan zen gainera. Udan lehengusuen baserrira laguntzera joan eta gizon bat margotzen ari zen. Lanak bukatu eta haren ondoan jarri nintzen, nola margotzen zuen ikustera, eta bukatu zuen arte han egon nintzen. Hurrengo egunean, baserria eta inguruak margotzen hasi nintzen etxetik eramandako koadernoan eta arkatzezko margoekin. Margogintzarekin lotura zutzen ikasketak egin al zenituen? Hasieran ez, baina lanean hasi ondoren handik irten eta Zumarragako Felix Vaquerizarengana joaten nintzen margotzen ikastera. Harekin bost edo sei urte egin nituen, eta gero nire kasa hasi nintzen. Liburuak irakurriz eta ordu asko margotzen arituta ikasi dut, nire kasa. Ikastaro batzuk ere egin nituen. Gaur egun margo denda baten jabea zara, eta Beasainen eta inguruko beste herri batzuetan eskolak ematen aritu izan zara. Hori ere kasualitatea izan zen. Lanean ari nintzela ikastaroak emateko aukera eskaini zidaten, eta hala hasi nintzen. Azkenean erabaki egin behar izan nuen, edo ordura [...]

Artiz familiak XIX. mendearen amaieran sortu zuen lantegian, orraziak, saskiak eta danborrak egiten zituzten; historia bizirik mantentzeko bizilagunek bazkaria egingo dute igandean....

Herriko festa nagusien atarian, auzoetan ari dira jai giroa berotzen. Duela bi aste Otegi enea-Majori auzokoak ospatu bazituzten, orain Altamirakoen txanda izango da. Iaz antolatu zituzten aurreneko aldiz, eta auzotarren artean «harrera ona» izan zutela ikusita, aurten ere ekitaldi sorta antolatzea erabaki dute. Ostiral arratsaldetik igande gauera arte iraungo dute, eta herri giroko ekintza ugari prestatu dituzte, tartean, futbolin txapelketa, auzo afaria eta matutina. Aurtengo berrikuntza, larunbat arratsaldeko mus txapelketa izango da. Antolakuntza lanetan ibiltzen den auzotarretako bat da Joseba Imaz. Altamirako festek, «giro herrikoia» izaten dutela azaldu du. Iaz antolatu zituzten aurreneko aldiz eta «harrera oso ona» izan zuten. «Jendeak antolatutako ekintzetan parte hartu zuen, patata tortilla lehiaketan esaterako, hogei lagun aritu ziren». Aurten ere, «denentzako ekitaldiak» antolatu nahi izan dituzte. «Iaz gehienbat umeentzako ekitaldiak izan ziren, eta aurten berrikuntza batzuk sartzen saiatu gara». Hala, futbolin eta mus txapelketak antolatu dituzte, aurreneko aldiz. Bihar arratsaldean botako dute jaien hasierako suziria. Futbolin txapelketa eta buruhandiak izango dituzte arratsalde partean. 21:00etan, jubilatuentzako luntxa emango dute, eta Cafe Irlandes taldeak girotuko du gau parteko festa. Auzoen arteko herri kirolak Aurtengo festek dakarten beste berrikuntzetako bat, auzoen arteko herri kirol saioa da. «Duela bi aste Otegi-eneako festetan egin genuen, eta orain bueltakoa izango [...]

Udalak Sasietan izango dituen ordezkariak izendatzeko orduan ez dute adostasunik lortu.

Uztailaren 23tik 25era izango da irteera, Aigüestortes i Estany s. Maurici Parke Nazionala ezagutzeko aukera eskainiko duena; izena emateko epea...


Bolada borobila osatzen ari da Alazne Furundarena atleta ordiziarra. Pasa den asteburuan Espainiako Txapelketan izandako emaitza onez gain, Txekiar Errepublikan jokatuko den Europako atletismo txapelketan parte hartuko duela jakin du. Hala jakinarazi d...

Aramako Udalak badu aurtengo urteari dagokion aurrekontua. 544.000 euro izango ditu denera. Herenegun argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean diru-kontuak behin betiko onartu diren iragarkia, arauzko erakusketa aldia igarota eta helegiterik jaso...

Ataun San Gregorioko Errotatxon dauden antzinako errota eta zerrategia martxan jarriko dituzte etzi, larunbata. Joxe Migel Barandiaran Museoan eta haren bueltan garatzeko egun osoko egitaraua antolatu dute Ataungo Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak. Mitologia, antzinako lanbideak eta Aralar mendizerra izango dira ardatz. Barandiaran Museoaren alboko etxeordean daude garai bateko lantegiak. Bi errekatako uren indarrez mugitzen den errota du behean, eta zerrategia sabaian. Hiru bisita iragarri dituzte, azalpenekin hornituta: 10:30ean eta 12:30ean euskaraz, eta 11:30ean gaztelaniaz. Errota eta zerra martxan, hala ere, 10:30etik 13:15era egongo dira. Doan da sarrera. Errota Eguna izendapena eman dioten egitaraua 09:00etan hasiko da. Mitologiari eta lanbide zaharrak gaiari buruz ibilaldi gidatua egingo dute San Martingo plazatik errotara (4 km, ordu eta erdi). Izena eman behar da aurrez (943 18 03 35 edo 943 67 02 49). Ogia egiteko prozesu osoa Behin San Gregorioko Errotatxon, ogia egiteko lanketa osoa ikusi ahalko da, gari aleak irin bihurtzetik, ore mahaian lotan eduki eta labean erretzeraino. Haurrentzat eskulanak jarriko dituzte, 11:00-14:00 artean. Aurpegiko karetak eta txapak egin ahalko dituzte, pertsonaia mitologikoen irudiak osatzeko. Egun osoan Barandiaran Museoa ere zabalik izango da, hango ondarea ikusteko. 10:00-14:00 eta 16:00-18:00 du ordutegia. 16:30ean, Lizarrustiko parketxean, bisita gidatua eskainiko dute Enirio-Aralarko Mankomunitatearen 600 [...]

Hilabete hasiera izan arren, jende askorik ez baina ez ziren hainbeste harritu saltzaileek: «Orain jendeak beste toki batzutan du burua, oporrak eta festak, han gastatzen da dirua eta ez hemen» aditu genien bati baino gehiagori. Izan ere, atzo festa handien hasierako eguna baitzen, sanferminetako txupinazo eguna, oroiminez 93 urte eta sasoi ederrean oraindik Florentino Gastezik kontatzen zuen: «Gaur 7 urte Iruñean nintzen, orain ezin». Hala ere astero bezalaxe, animoso asko agertu zen Ibarran jaiotako legorretarra zapia lepoan txuri gorriz jantzia. Ezaguna da ferian Gastezi, seme Juan Joxe eta emazte Rufina Ramajok 24 urtetik gora daramate astero goxoki, fruitu lehor eta olibak saltzen, eta horiekin egoteko aitzakian etortzen da: «Bizilagun batek ekarri nau eta semeei-eta lanak egiten lagundu eta gero, horiekin bueltatuko naiz», zioen. Produktuetan erreparatuz, uztapikuak hasi dira 2 euroan kiloa. Nabarmen ugaritu dira lekak. «Ugari eta sano-sano datoz, gustua ematen du biltzea» kontatzen zuen Axun Etxeberriak. Egiteko tomatea ere salgai da (1-2 euroan kiloa). Fruituetan, berriz, india mahatsak, aranak, gereziak eta sagar gutxi batzuk osatzen dute hemengoen aukera. Aspaldiko partez 4 arkume buru saldu ziren, 2,90 euro kiloko proportzioan salgai. Bestalde, oporrak bukatuta, lasatarren hutsunea betea ikusiko da datorren astean, inguruko tertuliakideen pozerako.

Ikasturtean eta udan ikasleek egindako lanak erakusketa batean bilduko dituzte; irailean jarriko dute ikusgai.

Herriko dendek merkealdian ere euskara erabiltzeko kanpaina martxan jarriko du Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak. Pasa den astean hasi zen ofizialki merkealdia, eta euskara zerbitzua, dendarien artean euskaraz idatzitako kartelak banatzen hasi da. K...


