Alazne Furundarena 23 urtez azpiko Europako Txapelketan izango da
Bolada borobila osatzen ari da Alazne Furundarena atleta ordiziarra. Pasa den asteburuan Espainiako Txapelketan izandako emaitza onez gain, Txekiar Errepublikan jokatuko den Europako atletismo txapelketan parte hartuko duela jakin du. Hala jakinarazi d...
Bolada borobila osatzen ari da Alazne Furundarena atleta ordiziarra. Pasa den asteburuan Espainiako Txapelketan izandako emaitza onez gain, Txekiar Errepublikan jokatuko den Europako atletismo txapelketan parte hartuko duela jakin du. Hala jakinarazi du gaur Espainiako Atletismo Federazioak. 23 urtez azpikoen mailako txapelketa izango da, eta Txekiako Ostrava hirian jokatuko dute, uztailaren 14tik 17ra bitartean. Alazne Furundarena, 100 eta 200 metroko probetan ariko da.
Pasa den asteburuan, Espainiako Txapelketan parte hartu zuen ordiziarrak eta urrezko hiru domina lortu zituen.













