Aramak 544.000 euroko udal aurrekontua onartu du guztira aurtengo urterako
Aramako Udalak badu aurtengo urteari dagokion aurrekontua. 544.000 euro izango ditu denera. Herenegun argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean diru-kontuak behin betiko onartu diren iragarkia, arauzko erakusketa aldia igarota eta helegiterik jaso...
Aramako Udalak badu aurtengo urteari dagokion aurrekontua. 544.000 euro izango ditu denera. Herenegun argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean diru-kontuak behin betiko onartu diren iragarkia, arauzko erakusketa aldia igarota eta helegiterik jaso ez duenez onespena emanda.
Une hauetan Araman esku artean darabilten proiektu garrantzitsuena udaletxe eta kultur etxe berria eraikitzearena da. Gaur egun eraikin banatan daude udal bulegoak eta kultura aretoak. Bi zerbitzuak eraikin bakarrean batuko dituzte, Arau Subsidiarioetan hartarako izendatutako lur sailean.
Udaletxe eta erabilera askotarako kultur etxe egitasmoaren kostua 1,2 milioi eurokoa da guztira. Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektu horretan 500.000 euroko inbertsioa egitea onartua dauka, Diputatuen Kontseiluak ekainaren 8an egindako bilkuran.
Mila biztanletik beherako udalerrietarako garapen laguntzetarako Ladagipuzkoa32 programatik bideratuko du Aldundiak milioi erdiko ekarpena. Etorlur enpresa publikoak egin du inbertsio plana, eta eraikina altxatzea eta azpiegiturak jartzeko lanak ere gidatuko ditu, hurrengo urteetan.
Aramako Udalak, 2011ko aurrekontutik 41.950 euro izendatu ditu inbertsioetarako.
Aramako udal aurrekontuak
Sarrerak. Guztira: 544.000 euro.
- Zuzeneko zergak. 102.163 euro.
- Zeharkako zergak. 1.100.
- Tasak. 24.000.
- Transferenzia arruntak. 217.257.
- Ondare sarrerak. 17.000.
- Kapital transfer. 182.480.
Gastuak. Guztira: 544.000 euro.
- Pertsonala. 146.540.
- Zerbitzuak. 137.436.
- Finantza gastuak. 100.
- Transferentzia arruntak. 62.585.
- Inbertsio errealak. 41.950.
- Kapital transfer. 136.489.













