Ataungo Errotatxo errota eta zerra martxan jarriko dituzte zapatuan
Ataun San Gregorioko Errotatxon dauden antzinako errota eta zerrategia martxan jarriko dituzte etzi, larunbata. Joxe Migel Barandiaran Museoan eta haren bueltan garatzeko egun osoko egitaraua antolatu dute Ataungo Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak. Mitologia, antzinako lanbideak eta Aralar mendizerra izango dira ardatz. Barandiaran Museoaren alboko etxeordean daude garai bateko lantegiak. Bi errekatako uren indarrez mugitzen den errota du behean, eta zerrategia sabaian. Hiru bisita iragarri dituzte, azalpenekin hornituta: 10:30ean eta 12:30ean euskaraz, eta 11:30ean gaztelaniaz. Errota eta zerra martxan, hala ere, 10:30etik 13:15era egongo dira. Doan da sarrera. Errota Eguna izendapena eman dioten egitaraua 09:00etan hasiko da. Mitologiari eta lanbide zaharrak gaiari buruz ibilaldi gidatua egingo dute San Martingo plazatik errotara (4 km, ordu eta erdi). Izena eman behar da aurrez (943 18 03 35 edo 943 67 02 49). Ogia egiteko prozesu osoa Behin San Gregorioko Errotatxon, ogia egiteko lanketa osoa ikusi ahalko da, gari aleak irin bihurtzetik, ore mahaian lotan eduki eta labean erretzeraino. Haurrentzat eskulanak jarriko dituzte, 11:00-14:00 artean. Aurpegiko karetak eta txapak egin ahalko dituzte, pertsonaia mitologikoen irudiak osatzeko. Egun osoan Barandiaran Museoa ere zabalik izango da, hango ondarea ikusteko. 10:00-14:00 eta 16:00-18:00 du ordutegia. 16:30ean, Lizarrustiko parketxean, bisita gidatua eskainiko dute Enirio-Aralarko Mankomunitatearen 600 [...]
Ataun San Gregorioko Errotatxon dauden antzinako errota eta zerrategia martxan jarriko dituzte etzi, larunbata. Joxe Migel Barandiaran Museoan eta haren bueltan garatzeko egun osoko egitaraua antolatu dute Ataungo Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak. Mitologia, antzinako lanbideak eta Aralar mendizerra izango dira ardatz.
Barandiaran Museoaren alboko etxeordean daude garai bateko lantegiak. Bi errekatako uren indarrez mugitzen den errota du behean, eta zerrategia sabaian. Hiru bisita iragarri dituzte, azalpenekin hornituta: 10:30ean eta 12:30ean euskaraz, eta 11:30ean gaztelaniaz. Errota eta zerra martxan, hala ere, 10:30etik 13:15era egongo dira. Doan da sarrera.
Errota Eguna izendapena eman dioten egitaraua 09:00etan hasiko da. Mitologiari eta lanbide zaharrak gaiari buruz ibilaldi gidatua egingo dute San Martingo plazatik errotara (4 km, ordu eta erdi). Izena eman behar da aurrez (943 18 03 35 edo 943 67 02 49).
Ogia egiteko prozesu osoa
Behin San Gregorioko Errotatxon, ogia egiteko lanketa osoa ikusi ahalko da, gari aleak irin bihurtzetik, ore mahaian lotan eduki eta labean erretzeraino.
Haurrentzat eskulanak jarriko dituzte, 11:00-14:00 artean. Aurpegiko karetak eta txapak egin ahalko dituzte, pertsonaia mitologikoen irudiak osatzeko.
Egun osoan Barandiaran Museoa ere zabalik izango da, hango ondarea ikusteko. 10:00-14:00 eta 16:00-18:00 du ordutegia. 16:30ean, Lizarrustiko parketxean, bisita gidatua eskainiko dute Enirio-Aralarko Mankomunitatearen 600 urteen erakusketa ikusteko.













