Bi gazte atxilotu dituzte Legazpin, ibilgailuetan lapurreta egitea leporatuta
Herrizaingo sailak jakitera eman duenez, atzo goizean bi gazte atxilotu zituzten Legazpin, ibilgailuetan lapurtzeagatik. Zumarragako ertzain etxeko poliziek atxilotu zituzten 19 eta 20 urteko gazteak, bi ibilgailutan lapurreta egitea leporatuta. Beste ...
Herrizaingo sailak jakitera eman duenez, atzo goizean bi gazte atxilotu zituzten Legazpin, ibilgailuetan lapurtzeagatik. Zumarragako ertzain etxeko poliziek atxilotu zituzten 19 eta 20 urteko gazteak, bi ibilgailutan lapurreta egitea leporatuta. Beste hamar ibilgailutan kalteak eragin izana ere leporatzen diete poliziek gazte hauei. Ibilgailuak Legazpiko hainbat kaleetan aparkatutakoak ziren.
Atzo goizeko seirak aldera eman ziren gertaerak. Pertsona batek Ertzaintzara deitu zuen, Itxaropen kalean hiru gazte ibilgailu batean lapurtzen ari zirela esateko. Ertzainak bertaratu, eta hiru gazteak lokalizatu zituzten. haietako batek ihes egitea lortu zuen. Harrapatutako biak identifikatu zituzten eta lekuko batek ere ezagutu zituen. Hori horrela, atxilotu egin zituzten. Ertzainek jakitera eman dutenez, ibilgailuetariko batetik linterna bat eta dirua eraman zituzten, eta bigarrenetik CD irrati bat, telebista bat eta TDT aparailu bat. Ertzaina hirugarren gaztea nor den ikertzeko lanetan dabil. Bi atxilotuek aurrekariak dituzte eta gaur goizean Bergarako auzitegitik igaro dira.













