Danny Kroll jokalari australiarra ekarriko du Ampo Ordiziak
Ampo Ordiziak talde sendoa osatu nahi du datorren denboraldirako. Azken asteetan, hainbat jokalari atzerritarrei fitxa berrituko diela jakinarazi zuen klubak. Orain, hiru laurdeneko lerroa indartzeko egin duten fitxaketaren berri eman dute. Danny Kroll australiarra izango da taldekide berria. Jokalari gaztea bada ere –24 urte ditu–, Australiako ligako hainbat taldetan aritu da. Ordizia Rugby Elkarteko teknikoek dituzten erreferentzien arabera, «oso jokalari konpletoa» da, bere postuan ona izateaz gain, defentsan ere lana egiten baitaki.Bai oinekin eta baita eskuekin ere, abildade handia du, eta joko banatzaile ona da. Paul Healy teknikari berriak ere, begi onez ikusten du fitxaketa hori. NSW Waratahs akademian formazioa jaso ondoren, Australiako ligako bi taldetan jokatu du, Randwick eta Sidney University taldeetan. Gainera, Australiako zazpiko selekzioarekin ere hainbat partida jokatutakoa da.
Ampo Ordiziak talde sendoa osatu nahi du datorren denboraldirako. Azken asteetan, hainbat jokalari atzerritarrei fitxa berrituko diela jakinarazi zuen klubak. Orain, hiru laurdeneko lerroa indartzeko egin duten fitxaketaren berri eman dute. Danny Kroll australiarra izango da taldekide berria.
Jokalari gaztea bada ere –24 urte ditu–, Australiako ligako hainbat taldetan aritu da. Ordizia Rugby Elkarteko teknikoek dituzten erreferentzien arabera, «oso jokalari konpletoa» da, bere postuan ona izateaz gain, defentsan ere lana egiten baitaki.Bai oinekin eta baita eskuekin ere, abildade handia du, eta joko banatzaile ona da. Paul Healy teknikari berriak ere, begi onez ikusten du fitxaketa hori.
NSW Waratahs akademian formazioa jaso ondoren, Australiako ligako bi taldetan jokatu du, Randwick eta Sidney University taldeetan. Gainera, Australiako zazpiko selekzioarekin ere hainbat partida jokatutakoa da.














