Herriko dendetan merkealdia iragartzeko euskaraz idatzitako kartelak banatuko ditu euskara zerbitzuak
Herriko dendek merkealdian ere euskara erabiltzeko kanpaina martxan jarriko du Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak. Pasa den astean hasi zen ofizialki merkealdia, eta euskara zerbitzua, dendarien artean euskaraz idatzitako kartelak banatzen hasi da. K...
Herriko dendek merkealdian ere euskara erabiltzeko kanpaina martxan jarriko du Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak. Pasa den astean hasi zen ofizialki merkealdia, eta euskara zerbitzua, dendarien artean euskaraz idatzitako kartelak banatzen hasi da. Kanpaina horrekin, «herriko dendetan euskararen presentzia areagotu eta bermatu» nahi du euskara zerbitzuak.
Kartel horiek, ‘merkealdia’ eta ‘eskaintza’ errotuluak dituzte, eta kolore biziak erabili dituzte, ikusgarriago egiteko. Kartel horietakoren bat lortu nahi duenak, euskara zerbitzura jo behar du. Kale Nagusiko 24. zenbakian dute bulegoa.













