San Fermin koloreak azokan
Hilabete hasiera izan arren, jende askorik ez baina ez ziren hainbeste harritu saltzaileek: «Orain jendeak beste toki batzutan du burua, oporrak eta festak, han gastatzen da dirua eta ez hemen» aditu genien bati baino gehiagori. Izan ere, atzo festa handien hasierako eguna baitzen, sanferminetako txupinazo eguna, oroiminez 93 urte eta sasoi ederrean oraindik Florentino Gastezik kontatzen zuen: «Gaur 7 urte Iruñean nintzen, orain ezin». Hala ere astero bezalaxe, animoso asko agertu zen Ibarran jaiotako legorretarra zapia lepoan txuri gorriz jantzia. Ezaguna da ferian Gastezi, seme Juan Joxe eta emazte Rufina Ramajok 24 urtetik gora daramate astero goxoki, fruitu lehor eta olibak saltzen, eta horiekin egoteko aitzakian etortzen da: «Bizilagun batek ekarri nau eta semeei-eta lanak egiten lagundu eta gero, horiekin bueltatuko naiz», zioen. Produktuetan erreparatuz, uztapikuak hasi dira 2 euroan kiloa. Nabarmen ugaritu dira lekak. «Ugari eta sano-sano datoz, gustua ematen du biltzea» kontatzen zuen Axun Etxeberriak. Egiteko tomatea ere salgai da (1-2 euroan kiloa). Fruituetan, berriz, india mahatsak, aranak, gereziak eta sagar gutxi batzuk osatzen dute hemengoen aukera. Aspaldiko partez 4 arkume buru saldu ziren, 2,90 euro kiloko proportzioan salgai. Bestalde, oporrak bukatuta, lasatarren hutsunea betea ikusiko da datorren astean, inguruko tertuliakideen pozerako.
Hilabete hasiera izan arren, jende askorik ez baina ez ziren hainbeste harritu saltzaileek: «Orain jendeak beste toki batzutan du burua, oporrak eta festak, han gastatzen da dirua eta ez hemen» aditu genien bati baino gehiagori.
Izan ere, atzo festa handien hasierako eguna baitzen, sanferminetako txupinazo eguna, oroiminez 93 urte eta sasoi ederrean oraindik Florentino Gastezik kontatzen zuen: «Gaur 7 urte Iruñean nintzen, orain ezin». Hala ere astero bezalaxe, animoso asko agertu zen Ibarran jaiotako legorretarra zapia lepoan txuri gorriz jantzia. Ezaguna da ferian Gastezi, seme Juan Joxe eta emazte Rufina Ramajok 24 urtetik gora daramate astero goxoki, fruitu lehor eta olibak saltzen, eta horiekin egoteko aitzakian etortzen da: «Bizilagun batek ekarri nau eta semeei-eta lanak egiten lagundu eta gero, horiekin bueltatuko naiz», zioen.
Produktuetan erreparatuz, uztapikuak hasi dira 2 euroan kiloa. Nabarmen ugaritu dira lekak. «Ugari eta sano-sano datoz, gustua ematen du biltzea» kontatzen zuen Axun Etxeberriak.
Egiteko tomatea ere salgai da (1-2 euroan kiloa). Fruituetan, berriz, india mahatsak, aranak, gereziak eta sagar gutxi batzuk osatzen dute hemengoen aukera. Aspaldiko partez 4 arkume buru saldu ziren, 2,90 euro kiloko proportzioan salgai.
Bestalde, oporrak bukatuta, lasatarren hutsunea betea ikusiko da datorren astean, inguruko tertuliakideen pozerako.














