Udal kudeaketan elkarrekin aritzea adostu dute Bilduk eta Aralarrek
Maiatzaren 22an egindako hauskundeetako emaitzak kontuan hartuta, Bildu koalizioak eta Aralar alderdiak udal kuadeketan elkarrekin aritzeko erabakia hartu dute. Bi aldeen helburuak eta nahiak kontuan hartuta, ikuspegi desberdinak baino gehiago dira elkartzen dituztenak, bi alderdietako ordezkariek adierazi dutenez. Helburu horien alde egiteko sinatu dute akordioa, alkatea izendatzeko egindako osoko bilkurarako hartutako konpromisoari jarraipena emanez. Bilduko Koldo Agirre alkateak azaldu duenez, «indar politikoen ahalik eta inplikazio zabalena lortzea da hitzarmen honen helburua». Orain arte sentsibilitate ezberdinen artean eman diren gatazkak baretzeko, «urrats berriak» emateko asmoa dute, eta horretarako «elkarrizketa politikoa indar politiko guztien artean» zabalduko dute. Akordio honen «bizkar hezurra, elkarrizketa, pertsona ezberdinen arteko errespetua eta elkarbizitza izago dira», Aralar alderdiko Unai Baztarrikak argitu duenez. Eskubide zibil eta politiko guztiak defendatzeko konpromisoa hartu dute bi taldeek: «Gizarte mailako bakeari bultzada emango diogu, inoren aurkako mehatxu, presio, eta jazarpen mota guztiak desagerrarazizi, edozein dela ere pertsona horien jarduera edo ideologia politikoa». Bost konpromiso zehatz Beasainen eta beasaindarren alde elkarrekin lan egiteko sinatu duten akordioaren barruan, bost konpromiso zehatz hartu dituzte bi taldeetako kideek. Herritarren parte hartzea bultzatzeko lan egitea da hartu duten konpromisoetako bat. Hala, «herritarrei aukerak errazteko» lehen erabakia, osoko bilkurak eta batzordeetako bilerak arratsaldetan egitea izan da. Euskara bultzatzeko berriz, [...]
Maiatzaren 22an egindako hauskundeetako emaitzak kontuan hartuta, Bildu koalizioak eta Aralar alderdiak udal kuadeketan elkarrekin aritzeko erabakia hartu dute. Bi aldeen helburuak eta nahiak kontuan hartuta, ikuspegi desberdinak baino gehiago dira elkartzen dituztenak, bi alderdietako ordezkariek adierazi dutenez. Helburu horien alde egiteko sinatu dute akordioa, alkatea izendatzeko egindako osoko bilkurarako hartutako konpromisoari jarraipena emanez.
Bilduko Koldo Agirre alkateak azaldu duenez, «indar politikoen ahalik eta inplikazio zabalena lortzea da hitzarmen honen helburua». Orain arte sentsibilitate ezberdinen artean eman diren gatazkak baretzeko, «urrats berriak» emateko asmoa dute, eta horretarako «elkarrizketa politikoa indar politiko guztien artean» zabalduko dute.
Akordio honen «bizkar hezurra, elkarrizketa, pertsona ezberdinen arteko errespetua eta elkarbizitza izago dira», Aralar alderdiko Unai Baztarrikak argitu duenez. Eskubide zibil eta politiko guztiak defendatzeko konpromisoa hartu dute bi taldeek: «Gizarte mailako bakeari bultzada emango diogu, inoren aurkako mehatxu, presio, eta jazarpen mota guztiak desagerrarazizi, edozein dela ere pertsona horien jarduera edo ideologia politikoa».
Bost konpromiso zehatz
Beasainen eta beasaindarren alde elkarrekin lan egiteko sinatu duten akordioaren barruan, bost konpromiso zehatz hartu dituzte bi taldeetako kideek. Herritarren parte hartzea bultzatzeko lan egitea da hartu duten konpromisoetako bat. Hala, «herritarrei aukerak errazteko» lehen erabakia, osoko bilkurak eta batzordeetako bilerak arratsaldetan egitea izan da. Euskara bultzatzeko berriz, udalak «bultzatzaile papera» hartuko duela aurreratu dute, «Beasaingo eragile zein pertsona guztiekiko harremanetan euskararen erabilera sustatzearen garrantzia azpimarrratuz».
Lurralde antolaketak ere «garrantzi berezia» hartuko du. Etxebizitza eskarien kudeaketa ikuspegi publikotik landuko dute eta herriaren berrantolaketaren inguruan ikerketa egingo dute. «eraikitakoaren antolaketa eta eraiki beharrekoa ondo aztertuko dugu», zehaztu dute. Eraikuntza berriak beharraren arabera eraikitzeko erabakia hartu dute, beti «parte hartze publikotik abiatuta eta alokairuzko etxebizitzen merkatua indartuz».
Kultura alorrean, «bertatik bertakoa» lantzeari emango diote garrantzia, «bertakoa babestuko duen beste adierazpenei ateak itxi gabe». Aukera desberdintasunen aurrean, udaleko sail guztien arteko lankidetzan oinarrituta, berdintasuna bultzatzeko konpromisoa ere hartu dute akordioa sinatuta. Bost akordio orokor hauez gain, beste konpromiso puntual batzuk hartzea ere aureeikusten dute.
Bederatzi batzorde
Bilduk eta Aralarrek sortutako lantaldeak hainbat aldaketa egitea proposatu du udaleko batzordeak sortzerakoan. Hala, legeladi honetan, Beasaingo Udalak, orain arteko hamar batzordetatik, bederatzi izatera igarotzea da proposamena.
Aldaketa nagusietako bat, Euskara eta Kultura batzordeak banatzeko proposamena izan da, kultura, turismoa eta komertzioa batuz. Parte hartzea, hezkuntza, migrazioa eta parekidetasuna gaiak landuko dituen batzordeak eratzea ere proposatu dute, eta orain arte zeuden beste batzorde batzuk baliogabetzea. Ingurugirokoa, Igartzakoa eta Arana kalekoa dira kentzea proposatu dituzten batzordeak.
Gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera egingo duten osoko bilkuran erabakiko dute proposamena onartu edo ez.
BATZORDEEN PROPOSAMENA:
- Hazienda eta ondarea. Koldo Agirre.
– Udal antolakuntza. Aitor Larburu.
– Hirigintza. Koldo Agirre.
– Kultura, turismo eta merkataritza. Unai Baztarrika.
– Euskara. Aitor Larburu.
– Zerbitzuak, Landa Ingurumena eta Ingurumena. Mari Mar Zelaia.
– Gizarte Ongizatea. Iñaki Saldaña.
– Parte hartzea, berdintasuna, migrazioa eta hezkuntza. Zezilia Herrador.
– Gazteria eta kirola. Asier Sarriegi.














