
Pasa den uztailaren 5ean hasi zituzten Urretxun eta Zumarragan udaleku irekiak. Egunotan San Fermin festak ospatzen direla baliatuz, gaztetxoak zuri-gorriz jantzi eta jolasak egin zituzten herenegun. Urretxuko Lizeoko jolastokian, kultur etxean, Labeaga aretoan eta Zumarragako La Salle ikastetxeko jolastokian bildu ohi dituzte haurrak egunero. 5 urtetik 10 urtera bitarteko 311 ume ari dira udalekuetan parte hartzen, eta hauek uztailaren 22ra arte luzatuko dira. Beste ekintza batzuen artean eskulanak, mendira txangoak, Olinpiaden eguna, Euskal Jaia edota igerilekuan jolasak egingo dituzte datozen egunetan. Gotzon aranburu