Bide-lanen epeak kolokan jartzeak iritzi desberdinak eragin ditu Goierri Garaian
Gotzon Aranbururen argazkia Pasa den astean, hedabide batek Urretxu-Zumarraga eta Deskarga arteko bide berriaren lanak «geldiarazi» egin zitezkeela zabaldu zuen. Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko Azpiegitura Diputatuaren hitzetan oinarritu zen hori esateko. Albiste honek Zumarragako alkate Mikel Serranoren erantzuna ekarri zuen hurrengo egunean. Larraitz Ugarte diputatuak, aurrekontuak ardatz hartuta, errepideetako hainbat lan «zalantzan» jar zitezkeela esan zuen. Hedabide berak zioenez, Deskargako lanak ere «garestitzat» jo zituen Ugartek. Jadanik onartutako diru-partidak izan ezik, «guztia zalantzan jartzeko modukoa» dela nabarmendu zuen diputatuak. Ugartek ez zuen zehaztu zein bideri eragingo zieten murrizketek, eta herri desberdinetako alkateekin biltzen ari direla esan zuen, aukerak ondo aztertzeko helburuz. Ugartek «lanekin jarraituko den ala ez erabakitzeko» dagoela esan zuen, «70 milioi euroko aurrekontua du, eta gure gain hartu dezakegun ebatzi beharko dugu». Lan hauek Deskargako tunelen eraikuntza ere hartuko lukete. Murrizketekin, geldiarazi baino, lanak «atzeratu» egingo liratekela zehaztu zuen Ugartek, gai honen inguruan hausnartzeko tartea irekiko dutela ulertaraziz. Adierazpen hauek, ordea, nahikoa izan dira Zumarragako alkatearen erantzuna sortzeko. Mikel Serrano Zumarraga-Urretxu eta Bergara arteko autobidearen lanak gelditzearen «aurka» agertu da. Prentsa ohar baten bidez, Zumarragako alkateak Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiarekin «urgentziazko» bilera eskatu duela jakinarazi zuen. Oharrean, «Goierri Garaiarako errepide hau lehentasunezkoa eta estrategikoa» dela zioen, [...]
Pasa den astean, hedabide batek Urretxu-Zumarraga eta Deskarga arteko bide berriaren lanak «geldiarazi» egin zitezkeela zabaldu zuen. Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko Azpiegitura Diputatuaren hitzetan oinarritu zen hori esateko. Albiste honek Zumarragako alkate Mikel Serranoren erantzuna ekarri zuen hurrengo egunean.
Larraitz Ugarte diputatuak, aurrekontuak ardatz hartuta, errepideetako hainbat lan «zalantzan» jar zitezkeela esan zuen. Hedabide berak zioenez, Deskargako lanak ere «garestitzat» jo zituen Ugartek. Jadanik onartutako diru-partidak izan ezik, «guztia zalantzan jartzeko modukoa» dela nabarmendu zuen diputatuak. Ugartek ez zuen zehaztu zein bideri eragingo zieten murrizketek, eta herri desberdinetako alkateekin biltzen ari direla esan zuen, aukerak ondo aztertzeko helburuz. Ugartek «lanekin jarraituko den ala ez erabakitzeko» dagoela esan zuen, «70 milioi euroko aurrekontua du, eta gure gain hartu dezakegun ebatzi beharko dugu». Lan hauek Deskargako tunelen eraikuntza ere hartuko lukete. Murrizketekin, geldiarazi baino, lanak «atzeratu» egingo liratekela zehaztu zuen Ugartek, gai honen inguruan hausnartzeko tartea irekiko dutela ulertaraziz.
Adierazpen hauek, ordea, nahikoa izan dira Zumarragako alkatearen erantzuna sortzeko. Mikel Serrano Zumarraga-Urretxu eta Bergara arteko autobidearen lanak gelditzearen «aurka» agertu da. Prentsa ohar baten bidez, Zumarragako alkateak Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiarekin «urgentziazko» bilera eskatu duela jakinarazi zuen. Oharrean, «Goierri Garaiarako errepide hau lehentasunezkoa eta estrategikoa» dela zioen, «bestela Gipuzkoako biribilgunearekin eta Abiadura Handiko Trenaren Ezkio-Itsasoko geltokiarekin lotunerik gabe geratuko garelako».
Autobideak Zumarragatik igarotzen den «zirkulazioa murrizteko duen garrantzia» aipatu zuen alkateak, ibilgailu pisutsuen zirkulazioak biztanleentzat duen «arriskua» gogoratuz. «EAJk azken tokian jarri gintuen, eta orain, Bilduk lanak geldiarazten dizkigu» zioen oharrean.
Goierri Garaiko beste udalerrietako alkateek ez dute hain diskurtso alarmista erabili. Oihane Zabaleta Urretxuko alkatearen hitzetan, «lanekin jarraitu ala ez aztertzen ari dira. Aldundiaren zorpetze maila handia ikusita, lehentasunak zehazten ari dira eta ikusiko dugu zer lehenesten den. Harremanetan gaude Aldundiarekin». Zabaletak ere Zumarraga-Bergara errepidea eskualdearentzat «estrategikotzat» jo du, baina egoerak «hausnarketa bat eskatzen» duela ere esan du, «gai asko baitira estrategikoak».
Legazpiko alkate Kepa Urzelai ere Zabaletaren ildo beretik mintzo da.Aldundak oraindik ere «erabakirik hartu ez duela, eta hausnarketarako tartea ireki duela» ikusirik, Urzelaiek «Aldundiak zein lehentasun jartzen dituen» ikusi egin beharko dela esan du.
Deskargako autobidea eztabaida iturri izan da proiektua abiarazi zutenetik. Lehen, peajea jartzearen ideia zen kontrako iritziak sortzen zituena. Orain, errepide hori egiteko epeak dira, dirudienez, eztabaidaren muina.