Tren eta autobus ordutegi bateratua eskuragarri
Legazpiko Udalak herritarren eskura jarri ditu Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak argitaratu duen tren eta autobus ordutegi berria. Eskuorri berean tren eta autobus ordutegiak bateratu dituzte. Legazpin Udaletxeko Herritarren Arreta Bulegoan,...
Legazpiko Udalak herritarren eskura jarri ditu Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak argitaratu duen tren eta autobus ordutegi berria. Eskuorri berean tren eta autobus ordutegiak bateratu dituzte. Legazpin Udaletxeko Herritarren Arreta Bulegoan, udaltzaingoan, Mirandaolako Bulegoan, Gazte informazio Bulegoan, udal azpiegturetan, Osasun Zentroan, ikastetxeetan eta agenda 21ko herritarren foroan eskuratu ahalko dira eskuorri hauek.