Ensemble Moxos talde boliviarraren emanaldia gaur Ordiziako elizan
Boliviako San Ignacio de Moxos musika eskolako Ensemble Moxos taldeak inguru hauetan egunero ikusten ez den emanaldia egingo du gaur, 20:00etan, Ordiziako elizan. Boliviako indigenen eta etnia ezberdinen enbaxadore nagusienetakoa da Ensemble Moxos. 14.000 orrialde baino gehiago dituen misio artxibo baliotsuko musika –gehiena eskolak berak berreskuratua– erakutsi dute Europako eta Hego Amerikako 15 herrialdetan. “Jendea txundituta utzi ohi dute ikuskizunean”, zehaztu dute antolatzaileek. Azkeneko bi urteetan Tras las huellas de la Loma Santa izeneko bigarren diskoa ezagurazten ari dira han eta hemen, Raquel Maldonado gidari dutela. Talde gaztea da –15 eta 24 urte arteko hogei gaztek osatzen dute–, baina Bolivian erreferente dira. Musika eta dantzak Jesuiten artxiboetako misioetako musika barrokoa eskaintzeaz gain, bertako dantzen erakustaldia ere egingo dute.
Boliviako San Ignacio de Moxos musika eskolako Ensemble Moxos taldeak inguru hauetan egunero ikusten ez den emanaldia egingo du gaur, 20:00etan, Ordiziako elizan. Boliviako indigenen eta etnia ezberdinen enbaxadore nagusienetakoa da Ensemble Moxos. 14.000 orrialde baino gehiago dituen misio artxibo baliotsuko musika –gehiena eskolak berak berreskuratua– erakutsi dute Europako eta Hego Amerikako 15 herrialdetan. “Jendea txundituta utzi ohi dute ikuskizunean”, zehaztu dute antolatzaileek.
Azkeneko bi urteetan Tras las huellas de la Loma Santa izeneko bigarren diskoa ezagurazten ari dira han eta hemen, Raquel Maldonado gidari dutela. Talde gaztea da –15 eta 24 urte arteko hogei gaztek osatzen dute–, baina Bolivian erreferente dira.
Musika eta dantzak
Jesuiten artxiboetako misioetako musika barrokoa eskaintzeaz gain, bertako dantzen erakustaldia ere egingo dute.