Haurren jolas eta abestiak ezagutzeko ikastaroa antolatu dute
Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak, EBPN Euskara Biziberritzeko Planaren barruan, 0-5 urteko haurren jolas eta abestiak izena duen ikastaroa antolatu du urriko hiru ostegunetarako. Sei orduko ikastaro laburra da, eta hilaren 13an, 20an eta 27an emang...
Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak, EBPN Euskara Biziberritzeko Planaren barruan, 0-5 urteko haurren jolas eta abestiak izena duen ikastaroa antolatu du urriko hiru ostegunetarako. Sei orduko ikastaro laburra da, eta hilaren 13an, 20an eta 27an emango dute. Printzipioz, arratsaldez egingo dute ikastaroa, 17:30etik 19:30era, baina gurasoentzat ez bada ordutegirik egokiena, horixe moldatzen ahaleginduko dira.
Lehen bi saioetan gurasoek bakarrik hartuko dute parte, eta hirugarren eta azken saioan haurrek ere bai. Jolas zahar eta berrien bitartez gurasoak haur hizkeran trebatzea da ikastaroaren helburua. Izena emateko
943 80 56 22ra deitu behar da.