Joxe Munduate laugarren izan da Elgoibarko saioan
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetan asteburuan jokatu den saio bakarrean, Elgoibarren, zapatuan, Joxe Munduate ataundarra zen partaide goierritar bakarra. Laugarren puntuazio altuena atera zuen Munduatek: 447,5 puntu. Jokin Uranga az...
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetan asteburuan jokatu den saio bakarrean, Elgoibarren, zapatuan, Joxe Munduate ataundarra zen partaide goierritar bakarra. Laugarren puntuazio altuena atera zuen Munduatek: 447,5 puntu. Jokin Uranga azpeitiarrak irabazi zuen saioa (493), Unai Gaztelumendi (460,5), Oier Aizpurua (456), Egoitz Eizagirre (437,5) eta Mikel Arrillaga (423,5) ziren beste lehiakideak.