Lapke elkartearen pilota eskola hasi da lanean
Lazkaoko Lapke pilota elkartearen eskolak lanurteari atzo ekin zion. Lazkaoko neska-mutilentzat izena emateko aukera jarri dute, pilotan hasteko. Eskuz, 2004tik aurrera jaioak aritu litezke. Bihar 16:45ean agertu behar dute, kiroldegira. Palan neskak a...
Lazkaoko Lapke pilota elkartearen eskolak lanurteari atzo ekin zion. Lazkaoko neska-mutilentzat izena emateko aukera jarri dute, pilotan hasteko. Eskuz, 2004tik aurrera jaioak aritu litezke. Bihar 16:45ean agertu behar dute, kiroldegira. Palan neskak ariko dira, 2001etik aurrerakoak. Gaur eta ostegunean 16:45ean jarri diete hitzordua, kiroldegian.