Lurrarekiko errespetua lantzen

Matematika, euskara, ingelesa eta gainerako ikasgaiak ikasteaz gain, letxugak, tomateak eta beste hainbat barazki landatzen ere ikus litezke Idiazabalgo Aita Iparragirre herri eskolako haurrak. Eskolako Baratze proiektua 2010-2011 ikasturtearen hasieran jarri zuten martxan ikastetxekoek. Aloña Galarraga eskolako kontsultorea eta proiektuaren koordinatzailea Aita Iparragirre herri eskolan lanean hasi aurretik, beste ikastetxe batzuetako baratze proiektuetan parte hartua zen, esate baterako Segurako Laiotz herri eskolakoan, eta balorazio positiboa egiten du. «XXI. mendean teknologia berriek dakarten abiadura ikusita, gure lurrarekiko lotura eta konpromezua berreskuratzea garrantzitsua iruditzen zait. Nire ustez, ez diegu gure ondorengoei hori ahazten utzi behar». Aita Iparragirre ikastetxeak hainbat proiektu zituen abian une hartan, besteak beste, Eskola Agenda 21, Bizikidetza eta Kalitatea Hezkuntzan. Eskola Agenda 21aren barruan martxan zeuden Oinezkoen Trena eta trukerako Azoka Txikia proiektuekin batera, Joxe Goikoetxeak eta Aloña Galarragak Eskolako Baratze proiektua martxan jartzea proposatu zuten. Gainerako kideek begi onez ikusi zuten, eta horrela eman zituzten lehen urratsak. Haur eskolaren ondoan dagoen lur sailean baratzea jartzeko baimena eskatu zioten Udalari, eta baiezkoa eman zien. Lurra prestatu eta lanabesak erosi zituzten. Baratzean zegoen txabola txikia ere txukundu zuten. Bertan gordetzen dituzte lanabesak, katiuskak eta gainerako materialak. Helburu ugari Proiektuaren helburuak asko dira: elika katearen prozesu osoa ikustea, zuzenean bizi eta [...]

Ikasleak baratzean

Matematika, euskara, ingelesa eta gainerako ikasgaiak ikasteaz gain, letxugak, tomateak eta beste hainbat barazki landatzen ere ikus litezke Idiazabalgo Aita Iparragirre herri eskolako haurrak. Eskolako Baratze proiektua 2010-2011 ikasturtearen hasieran jarri zuten martxan ikastetxekoek. Aloña Galarraga eskolako kontsultorea eta proiektuaren koordinatzailea Aita Iparragirre herri eskolan lanean hasi aurretik, beste ikastetxe batzuetako baratze proiektuetan parte hartua zen, esate baterako Segurako Laiotz herri eskolakoan, eta balorazio positiboa egiten du. «XXI. mendean teknologia berriek dakarten abiadura ikusita, gure lurrarekiko lotura eta konpromezua berreskuratzea garrantzitsua iruditzen zait. Nire ustez, ez diegu gure ondorengoei hori ahazten utzi behar».
Aita Iparragirre ikastetxeak hainbat proiektu zituen abian une hartan, besteak beste, Eskola Agenda 21, Bizikidetza eta Kalitatea Hezkuntzan. Eskola Agenda 21aren barruan martxan zeuden Oinezkoen Trena eta trukerako Azoka Txikia proiektuekin batera, Joxe Goikoetxeak eta Aloña Galarragak Eskolako Baratze proiektua martxan jartzea proposatu zuten. Gainerako kideek begi onez ikusi zuten, eta horrela eman zituzten lehen urratsak. Haur eskolaren ondoan dagoen lur sailean baratzea jartzeko baimena eskatu zioten Udalari, eta baiezkoa eman zien. Lurra prestatu eta lanabesak erosi zituzten. Baratzean zegoen txabola txikia ere txukundu zuten. Bertan gordetzen dituzte lanabesak, katiuskak eta gainerako materialak.
Helburu ugari
Proiektuaren helburuak asko dira: elika katearen prozesu osoa ikustea, zuzenean bizi eta esperimentatzea, landare baten hazkuntza jarraitzea, garaiean garaiko produktuak lantzen eta kontsumitzen ikastea, lurrarekiko errespetua, lankidetza, elikadura osasuntsuaren aldeko jarrera izatea. Curriculumarekin lotutako arlo ezberdinak ere lantzen dira edo landu litezke, hala nola, matematika, hezkuntza zientifikoa…
Ikasleen aldetik zein familien aldetik, harrera oso ona izan du proiektuak. Beraien seme-alabei gelatik atera eta zuzenean horrelako bizipenak irakastea oso aberatsa dela uste dute. Galarragaren eta Goikoetxearen parte-hartzeaz gain, aipagarria izan da zenbait gurasoen eta aiton-amonen inplikazioa, «uda garaian ere baratzearen mantentze lanetan lagundu baitute». Bestalde, inguruko beste zenbait ikastetxek ere interesa azaldu dute.
Ez dakite zehazki proiektua zenbat urtetan zehar abian edukiko duten, baina bere koordinatzailearen hitzetan «proiektua oso aberatsa da gure ustez, eta beraz, luzera begirako asmoa dugu». Ilusiorik eta ideia berririk ez zaie falta, behintzat. Ikasturtearen zatirik handiena udazkenean eta neguan izaten dela kontutan hartuta, aurten esaterako beharrezko ikusi dute baratzea negutegi batez hornitzea, eta horretan aritu dira. Kanpoko eremuaz gain martxan dute beraz, negutegia ere.
Bigarren ziklokoentzat
Bigarren zikloko ( 3. eta 4. maila) ikasleekin lantzen dute baratzea. «Lanabesak erabiltzeko eta antolaketarako autonomia maila egokia behar da, eta horregatik erabaki genuen ziklo horretako haurrekin lantzea» dio Galarragak.
Tailer moduan egiten dute lanketa. 3. eta 4. mailako haurrak hiru taldetan banatzen dituzte. Talde bat baratzera joaten da Goikoetxearekin eta Galarragarekin batera, eta beste biek beste tailer batzuetan parte hartzen dute bitartean.
Galarragaren hitzetan irakaslearen lana ez da ezagutzak transmititzea edo helaraztea soilik, gogoa eta motibazioa pizteak pisu handiagoa du eta horretan ahalegintzen da Goikoetxearekin batera. Garaian garaiko landareak eta haziak zeintzuk diren aztertzen dute. «Jakitun gara egun dendara joan eta denetik aurki dezakegula. Klimarengatik Euskal Herrian ekoiztu ezin daitezkeen elikagaiak ere eros daitezke, eta haurrentzat zaila da ulertzea zeintzuk diren garaian garaiko eta tokian tokiko elikagaiak». Lanketa zentzu horretan egiten dute Galarragak eta Goikoetxeak. Lurrak behar beharrezkoa duen giroa sortzen dute, eta elikagai bakoitzaren ezaugarriak aztertzen dituzte, osasuntsu haz dadin beharrezko zainketa bermatuz. Nekazaritza ekologikoaren irizpideak jarraitzen ahalegintzen dira, alegia, ez dute erbizidarik edota botikarik erabiltzen,  soilik ongarri naturala erabiltzen dute, eta txandakako landaketak egiten dituzte.
Zuzeneko esperientzia
Ezagutzak jasotzeaz gain, haurrak zuzeneko esperientzia bizi ohi du baratzean. «Magikoa da, hazi batetik landarea elikagai eta ondoren ongarri(konposta) nola bihurtzen den ikusten baitute ikasleek”.
Prozesuaren unerik politenetakoa uzta jasotzea izaten da, eta oso gustura bizi ohi dute une hori haurrek. «Beraiek landatutako, zaindutako eta mimatutako barazki alea etxera eraman, prestatu eta jatea da saririk onena beraientzat, nahiz eta ale hori txikia izan», dio Galarragak.
Eskerrak laguntzaileei
Proiektua gauzatu ahal izateko laguntza ere izan dute Aita Iparragirrekoek: Udalarena, guraso eta aiton-amonena, beraien lan- orduz kanpo baratzean lanean aritu diren boluntarioena eta Goimenena. Azken honek, iazko ikasturtean,negutegiaren kostuaren eta lanabesen %65 ordaindu zuen. Aurtengorako berriz, aholkularitza eta elkarlana aurreikusten dituzte Aita Iparragirrekoek Goimenekin.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa