Gipuzkoako Ziklo kross txapelketa Legazpin egingo dute, abenduan
Ezaguna zen Telleriarteko txirrindulari elkarteko kideek Legazpiko ziklo-kross proba berreskuratzeko zuten asmoa. Bada, abenduaren 17an egingo dute, Hegialde auzoaren inguruetan. Urte batzuk badira Telleriarte auzoan ziklo-kross proba egiten zutena. Ar...
Ezaguna zen Telleriarteko txirrindulari elkarteko kideek Legazpiko ziklo-kross proba berreskuratzeko zuten asmoa. Bada, abenduaren 17an egingo dute, Hegialde auzoaren inguruetan.
Urte batzuk badira Telleriarte auzoan ziklo-kross proba egiten zutena. Arrakasta handia izan ohi zuten, eta mundu osoko parte hartzaileak izaten zituen. Gerora, proba hau antolatzeari utzi zioten, baina Telleriarte txirrindulari elkarteko zuzendaritza berriak, proba berreskuratzea zuen buruan. Esan eta egin. Federazioarekin hitz egin eta aurten abenduaren 17an jarri dute zita. Gipuzkoako txapelketa izango da gainera Legazpikoa. Hasiera batean proba Hegialde auzoaren inguruetan egitea da euren asmoa eta maila guztietarako izango da. Itsasondon (azaroak 19) eta Ormaiztegin (abenduak 10) ere egingo dituzte probak.