Ampo Ordiziak Sevillara (Espainia) bidaia egingo du asteburuan, Cajasol Ciencias talderen kontra jokatzeko. Talde sendoa da, eta etxetik kanpo jokatuta, «puntuak ateratzea zaila» izango dela dio Axio Arañak, pasa den denboralditik, inork ez baitio C...
Udazkenarekin batera musika emanaldiak ugaritu egingo dira Goierri Garaian. Urretxun Udazkeneko musika zikloarekin jarraituko dute; Legazpin, berriz, arazoarekin batera hasiko dituzte musika emanaldiak. Iraurgi abesbatzak ireki zuen Urretxun pasa den ...
Bihar gauean aterako da Legazpiko Oiarte gazte lokala ETB3 telebista katean. Lokaleroak telebista saioan aterako dute, 00:00etan.
Ezaguna zen Telleriarteko txirrindulari elkarteko kideek Legazpiko ziklo-kross proba berreskuratzeko zuten asmoa. Bada, abenduaren 17an egingo dute, Hegialde auzoaren inguruetan. Urte batzuk badira Telleriarte auzoan ziklo-kross proba egiten zutena. Ar...
Ordiziako udalbatzak ohiko osoko bilkura egingo du gaur, 19:00etan. Landuko dituzten gaien artean, PSE-EEk, San Joan egoitzaren defizitaren inguruan aurkeztu duen mozioa dago. Horrez gain, aparkaldi mugatua arautzen duen ordenantza, Zabale baserriko ob...
Azken ukituak eman eta gero, ostiralean zabalduko dute tren geltokia eta Tximistako zubia lotzen dituen bidegorria. 300 metroko zatia da, eta lanek, 111.000 euroko aurrekontua izan dute. Iban Asenjo, Ordiziako Udaleko mugikortasun eta garapen iraunkorreko zinegotziak azaldu duenez, lan horien helburua «distantzia motzetan txirrinduak autoa ordezkatzea da, eta era horretan, Ordizia oinezkoentzat eta txirrinduentzat irabaztea». Ordiziako bidegorria pixkanaka ari da herri osora zabaltzen. Tximistako zatia bukatzear dela, aste honetan hasi dituzte institutua eta kiroldegia lotuko dituen zatiko lanak. Obra «konplexua» izango dela dio Asenjok, baina hiru hilabetean bukatu nahi dute. «Ibilbide hori aukeratzea ez zen batere samurra izan, aukera ezberdin eta bilera asko» izan baitira tartean. Azkenean ordea, «biderik laburrena eta seguruena» aukeratu dute, «merkeena ez izan arren». Bidegorriak, sarrera zuzena izango du institutura. Izan ere, «belaunaldi berriak erakartzea» lortu nahi dute. Asenjoren ustez, «txirrindua desplazamendurako tresna moduan barneratzen badute, askoz errazagoa izango da lanera joan beharko dutenean horren aldeko hautua egitea». Institutua eta kiroldegia lotuko dituen bidegorriko lanek 223.000 euroko aurrekontua izango dute, eta erdia baino gehiago, 126.000 euro, dirulaguntzen bidez finantziatuko dute. Aurten zati horretako lanak Majori kiroldegiraino iritsiko badira ere, udalaren asmoa bidegorria ikastolaraino luzatzea da. Zati hori, 2012an egitea aurreikusten dute. Aparkalekuetan aldaketak Tren geltokia eta [...]
Ekaitz eta Irati Goikoetxeak Segura irratian egiten duten Itaka saioaren barruan Hitzontzi lehiaketa jarri dute abian. Astero ariketa bat jarriko diete entzuleei, eta dagoeneko bigarren asterako ariketa proposatu dute: euskal zenbakiak barne dituzten mundu zabaleko herrialde, hiri eta pertsona izenen bila dabiltza anai-arrebak. Bi adibide aipatu dituzte: IRUñea eta IRUne. Hiru h-z idatzi arren, soinua da kontuan hartuko dutena. Zozketa, azaroan Bidalitako hiru hitzeko partaidearen izen bat sartuko dute zakuan. Larunbata bitartean itakasegura@gmail.com-era ariketaren baldintzak betetzen dituzten hitzak bidaltzen dituztenak, urriko eta azaroko parte hartzaileekin batera, azaro bukaeran egingo duten zozketan sartuko dira. Irabazleak otar bat eskuratuko du: Aikur etxeko bi ezti pote, Bengoetxe baserriko bi txakolin botila, gazta bat, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen kamiseta bat eta hilabete horretan irratian izan dituzten musikarien eta idazleen liburu eta disko bana lortuko ditu. Ekaitz eta Irati Goikoetxeak jakitera eman dutenez lehendabiziko ariketak “arrakasta handia” izan du. Irati Goikoetxearen hitzetan “Gazte, heldu, gizon, emakume, euskaldun zahar, euskaldun berri… partaide asko bildu ditu lehen ariketak”.
Bettache eta Blandine Apaolazaren senideekin Iban Apaolza preso beasaindarren epaiketa jarraitzen izan dira Madrilen Liberte pour Ivan talde kanadarreko bi kide: Rachel Blandine eta Nazila Bettache. Handik bueltan, Beasainen geldialdia egin dute Apa...
Etzi jubilatuen eguna egingo dute Ezkio-Itsason, jai giroan. Goizean, 11:30etan, autobusa irtengo da, hornigailuaren ondotik, eta Santa-Lutzi Anduagaraino joango da, ohiko lekuetan jendea bilduz. Bazkaria, Mandubiko Bentan Eguerdiko hamabietan meza iza...
Tobera musika eskolak 25. ikasturtea du aurtengoa. Iker Gomez de Segura eskolaren zuzendariak jakitera eman duenez, urteurren berezi horren harira, «zenbait ekimen berri eta berezi» egingo dituzte, datozen hilabeteetan zehar. Horietako bat trebakuntza ikastaro irekia da. Ikastaroa azaroaren 12an, larunbatean, egingo dute Segurako kultur etxean, goizean, 10:00etatik 14:00etara artean eta arratsaldean, 16:00etatik 18:00etara bitartean. 18 urtetik gorako ikasleei eta gurasoei zuzenduta dago. Gomez de Seguraren hitzetan «Musikaren arloa gustuko dutenentzat aproposa izateaz gain, gurasoentzat ere emankorra izango da, beraien seme-alabek Toberan egiten duten lanaren dimentsioaz jabetzen laguntzeko». Aukeren baitan, Toberatik kanpoko pertsonei ere parte hartzeko aukera emango diete. Atal desberdinak Saioan musikaren dimentsio desbedinak landuko dituzte: fisikoa (gorputz-adierazpena, pertzepzio-ariketak…), emozionala (hezkuntza emozionala, norberarentzako aberasbideak…), soziala (harremanak, talde-ariketak…) kognitiboa (adimen arrazionala, sormena…) eta etikoa. «Ikastaroak, musikaren bateratasuna ulertzen lagunduko digu. Lankidetza-sareak eratzen laguntzeko lanabesak ere eskainiko dizkigu», dio Gomez de Segurak. Urtxintxa Eskolak gidatutako saioa izango da. Naiara Gorroño izango da irakaslea. Gorroño Ikus-entzunezkoen Zientziatan lizentziatua da, eta Gorputz-adierazpenean hezia Bartzelonako Carme Aymerich eskolan eta Buenos Aireseko Estudio Kalmar-Stokoe eskolan. Ikastaroa doan izango da. Plaza mugatuak daude, eta ez da beharrezkoa musika ezagutza izatea. Izena Toberaren webgunean eman daiteke.
Ertzaintzak 48 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Ordizian, joan den larunbatean Donostiako taberna batean indarrez lapurreta bat egitea egotzita. Ertzaintzak dioenez, Ordizian egiten ari diren obra baten inguruan bizi den herritar baten deia jaso d...
Zozketako une bat Agauntza eremuan Eusko Jaurlaritzak eraikitako 13 etxebizitza tasatuen zozketa egin dute Usurbe antzokian. Goizeko 11:00etarako ia interesatu guztiak antzokiko eserlekuetan lekua hartuta zeuden, zoriak gaurko zer opa zien jakin nah...
Aranzadi Zientzia Elkarteak salatu du gertaera, eta ''larritzat'' jo du; honekin batera ''legez kanpo egiten den ehizaren gainean'' hausnarketa egiteko beharra...
Txistularien emanaldia, iaz Goierriko txistulariak Beasainen elkartuko dira larunbatean. Urtero bezala, Txistularien Alardea egingo dute Udazken Kulturalaren barruan, aurten 29. aldiz, eskualdeko txistulari guztiak elkartuz. Herriko kaleetan zehar kalejira eginez emango diote hasiera ikuskizunari. Kalejira 19:00etan hasiko da, eta ordu erdi beranduago izango da kontzertua, 19:30ean. Kontzertua emateko, Legazpi, Zumarraga, Urretxu, Zegama, Segura, Idiazabal, Ordizia eta Beasaingo txistulariak elkartuko dira. Beste urtetan bezala, hainbat lagun ere gonbidatu dituzte. Aurten, Koxkola metal boskotea, Kantu Jirako kideak, Maddi Otamendi bakarlaria eta Aitor Furundarena soinujolea ariko dira txistulariekin batera. Musika doinuen erritmoan, Beasaingo Aurtzaka dantza taldeko kideek hainbat dantza ere egingo dituzte kontzertuan zehar. Dozena bat abesti Txistulari eta musikari guztiak, Joseba Ibargurenen zuzendaritzapean ariko dira aurten lehen aldiz. Orain arte, eta urte askoan, Joxe Agustin Olanok izan du lan horren ardura, baina iazko Txistulari Egunean zuzendari makila Ibargurenen esku utzi zuen. Bataren edo bestearen zuzendaritzapean egon, herritar ugari erakartzen duen kontzertua izan ohi da txistulariena. Horregatik, urtero, estilo eta jatorri ezberdinetako abestiak interpretatzen dituzte emanaldian. Aurten, hamabi abesti eskainiko dituzte: Arco Iris, Gipuzkoako Ereserkia, Religiosa, Adan eta Eba, La Pilindros, Mazurka, Ozkorri, Ederra, Ama Begira Zazu, Mendian Gora, Baldorba eta hainbat kalejira batzen dituen beste bat. Kontzertua Gernika pasealekuko pilotalekuan izango da, [...]
Santu Guztietan hilerriak apaintzeko ohiturak bizi-bizi dirau. Horren lekuko izaten da Ordiziako azoka. Lorezaleek esku bete lan izan ohi dute gau eta egun eskariei aurre hartzeko. Atzokoan, ondo saltzeaz gain, enkarguak ere hartzen ari ziren. Azken urteetan hilerrietara zuzenean eramaten hasi dira lore saltzaileek aurrez egindako eskaera tokian bertan utziz, horrela eguraldiak eragin ditzakeen kalteei aurre egiten zaie. Loreetan aukera asko zabaldu da azken urteetan, eta baita aurkezpen modua ere; portzenalazko ontzitxoetan propio nitxoeetarako pentsatuak, edota lorontzi borobil nahiz luzeetan hilobi gainetan jartzeko egokiagoak. Duen aurrekontuaren araberako hauta egin dezake norberak; lore klasikotzat har daiteken krisantemotik (12 euroan), lore moztuekin egindako zentroetaraino (85 euroan). Aparte neguko loreak diren eta astero eros daitezkeen azalea, ziklamen, pentsamentu… edota lore sortak dozenaka krabelin, gladiolo, larrosa ala nahasiz zentroetan prestatuak. Produktu berriak Loreetan ez ezik, jatekoetan ere izan zen nobedaderik. Lehen kiwiak salgai ziren 3 eta 3,5 euroan kiloa, eta baita lehen nafar-intxaur handiak ere 6-7 euroan. Bestalde, urria badoa eta onddo bilatzaileek etsia hartzen ari direneko susmoa hartu dugu: «Aurten jai dugu!». Izan ere, astea joan astea etorri aukera eta kopurua azken urte hauetako murritzena gertatzen ari da, bai kanpotik ekarritakoen artean eta zer esanik ez bertakoetan. Atzo ere hiru kilo onddo eta [...]