Goierriko txistulariak Beasainen elkartuko dira kontzertua egiteko
Txistularien emanaldia, iaz Goierriko txistulariak Beasainen elkartuko dira larunbatean. Urtero bezala, Txistularien Alardea egingo dute Udazken Kulturalaren barruan, aurten 29. aldiz, eskualdeko txistulari guztiak elkartuz. Herriko kaleetan zehar kalejira eginez emango diote hasiera ikuskizunari. Kalejira 19:00etan hasiko da, eta ordu erdi beranduago izango da kontzertua, 19:30ean. Kontzertua emateko, Legazpi, Zumarraga, Urretxu, Zegama, Segura, Idiazabal, Ordizia eta Beasaingo txistulariak elkartuko dira. Beste urtetan bezala, hainbat lagun ere gonbidatu dituzte. Aurten, Koxkola metal boskotea, Kantu Jirako kideak, Maddi Otamendi bakarlaria eta Aitor Furundarena soinujolea ariko dira txistulariekin batera. Musika doinuen erritmoan, Beasaingo Aurtzaka dantza taldeko kideek hainbat dantza ere egingo dituzte kontzertuan zehar. Dozena bat abesti Txistulari eta musikari guztiak, Joseba Ibargurenen zuzendaritzapean ariko dira aurten lehen aldiz. Orain arte, eta urte askoan, Joxe Agustin Olanok izan du lan horren ardura, baina iazko Txistulari Egunean zuzendari makila Ibargurenen esku utzi zuen. Bataren edo bestearen zuzendaritzapean egon, herritar ugari erakartzen duen kontzertua izan ohi da txistulariena. Horregatik, urtero, estilo eta jatorri ezberdinetako abestiak interpretatzen dituzte emanaldian. Aurten, hamabi abesti eskainiko dituzte: Arco Iris, Gipuzkoako Ereserkia, Religiosa, Adan eta Eba, La Pilindros, Mazurka, Ozkorri, Ederra, Ama Begira Zazu, Mendian Gora, Baldorba eta hainbat kalejira batzen dituen beste bat. Kontzertua Gernika pasealekuko pilotalekuan izango da, [...]
Goierriko txistulariak Beasainen elkartuko dira larunbatean. Urtero bezala, Txistularien Alardea egingo dute Udazken Kulturalaren barruan, aurten 29. aldiz, eskualdeko txistulari guztiak elkartuz. Herriko kaleetan zehar kalejira eginez emango diote hasiera ikuskizunari. Kalejira 19:00etan hasiko da, eta ordu erdi beranduago izango da kontzertua, 19:30ean.
Kontzertua emateko, Legazpi, Zumarraga, Urretxu, Zegama, Segura, Idiazabal, Ordizia eta Beasaingo txistulariak elkartuko dira. Beste urtetan bezala, hainbat lagun ere gonbidatu dituzte. Aurten, Koxkola metal boskotea, Kantu Jirako kideak, Maddi Otamendi bakarlaria eta Aitor Furundarena soinujolea ariko dira txistulariekin batera.
Musika doinuen erritmoan, Beasaingo Aurtzaka dantza taldeko kideek hainbat dantza ere egingo dituzte kontzertuan zehar.
Dozena bat abesti
Txistulari eta musikari guztiak, Joseba Ibargurenen zuzendaritzapean ariko dira aurten lehen aldiz. Orain arte, eta urte askoan, Joxe Agustin Olanok izan du lan horren ardura, baina iazko Txistulari Egunean zuzendari makila Ibargurenen esku utzi zuen.
Bataren edo bestearen zuzendaritzapean egon, herritar ugari erakartzen duen kontzertua izan ohi da txistulariena. Horregatik, urtero, estilo eta jatorri ezberdinetako abestiak interpretatzen dituzte emanaldian. Aurten, hamabi abesti eskainiko dituzte: Arco Iris, Gipuzkoako Ereserkia, Religiosa, Adan eta Eba, La Pilindros, Mazurka, Ozkorri, Ederra, Ama Begira Zazu, Mendian Gora, Baldorba eta hainbat kalejira batzen dituen beste bat.
Kontzertua Gernika pasealekuko pilotalekuan izango da, eta herritar eta goierritar guztiei irekia izango da. Ez da sarrerarik ordaindu beharko eta kontzertua entzuteko eserlekuak ere jarriko dituzte, beste urteetan bezala.