‘Liberte pour Ivan’ taldeko bi kide Beasainen izan dira
Bettache eta Blandine Apaolazaren senideekin Iban Apaolza preso beasaindarren epaiketa jarraitzen izan dira Madrilen Liberte pour Ivan talde kanadarreko bi kide: Rachel Blandine eta Nazila Bettache. Handik bueltan, Beasainen geldialdia egin dute Apa...
Iban Apaolza preso beasaindarren epaiketa jarraitzen izan dira Madrilen Liberte pour Ivan talde kanadarreko bi kide: Rachel Blandine eta Nazila Bettache. Handik bueltan, Beasainen geldialdia egin dute Apaolazaren senideekin egoteko. Apaolaza 2007ko ekainean atxilotu zuten Montrealen (Kanada), antza ihesi zihoala. Espainiak ETAko kide izatea leporatzen dio, eta baita 1999ko su etenaren ondoren Madrilen izandako atentatuarekin zerikusia izatea ere.
Urte bete beranduago, 2008ko urrian, Kanadako Gobernuak Quebec-etik kanporatu zuen Apaolaza, kanporatzeko erabakiaren aurkako azken helegitea atzera bota ondoren. Orduan Amnistiaren Aldeko Mugimenduak azaldu zuenez, «helegitearen funtsa kanporaketa geldiaraztea zen, beti ere kanporatuko den estatuan tortura izateko arriskurik badago».
Hori guztia kontuan hartuta sortu zuten Apaolazaren aldeko taldea. Blandine taldekideak azaldu duenez, haien helburua «gai honetan guztian Kanadak duen erantzukizuna nabarmentzea da, 2008an epaileak berak esan zuelako berari aurkeztutako datuen arabera, Apaolazaren testigantza torturapean egindakoa dela. Torturaren Aurkako Konbetzioko 15. artikuluan jasotzen denaren arabera, bertan parte hartu zuten estatuek atentzioa deitzeko erantzukizuna dute torturak antzematen badira. Eta horregatik diogu Kanadak erantzukizuna duela, Apaolazak zituen arriskuak ongi ezagutzen zituelako».
Asmoa Kanadako Gobernua «bere diskurtso propioari aurrez-aurre jartzea» da, eta aurretik bide luzea duten arren, «berriz ez gertatzeko» lan egingo dute.