Trebakuntza ikastaroa antolatu du Tobera musika eskolak
Tobera musika eskolak 25. ikasturtea du aurtengoa. Iker Gomez de Segura eskolaren zuzendariak jakitera eman duenez, urteurren berezi horren harira, «zenbait ekimen berri eta berezi» egingo dituzte, datozen hilabeteetan zehar. Horietako bat trebakuntza ikastaro irekia da. Ikastaroa azaroaren 12an, larunbatean, egingo dute Segurako kultur etxean, goizean, 10:00etatik 14:00etara artean eta arratsaldean, 16:00etatik 18:00etara bitartean. 18 urtetik gorako ikasleei eta gurasoei zuzenduta dago. Gomez de Seguraren hitzetan «Musikaren arloa gustuko dutenentzat aproposa izateaz gain, gurasoentzat ere emankorra izango da, beraien seme-alabek Toberan egiten duten lanaren dimentsioaz jabetzen laguntzeko». Aukeren baitan, Toberatik kanpoko pertsonei ere parte hartzeko aukera emango diete. Atal desberdinak Saioan musikaren dimentsio desbedinak landuko dituzte: fisikoa (gorputz-adierazpena, pertzepzio-ariketak…), emozionala (hezkuntza emozionala, norberarentzako aberasbideak…), soziala (harremanak, talde-ariketak…) kognitiboa (adimen arrazionala, sormena…) eta etikoa. «Ikastaroak, musikaren bateratasuna ulertzen lagunduko digu. Lankidetza-sareak eratzen laguntzeko lanabesak ere eskainiko dizkigu», dio Gomez de Segurak. Urtxintxa Eskolak gidatutako saioa izango da. Naiara Gorroño izango da irakaslea. Gorroño Ikus-entzunezkoen Zientziatan lizentziatua da, eta Gorputz-adierazpenean hezia Bartzelonako Carme Aymerich eskolan eta Buenos Aireseko Estudio Kalmar-Stokoe eskolan. Ikastaroa doan izango da. Plaza mugatuak daude, eta ez da beharrezkoa musika ezagutza izatea. Izena Toberaren webgunean eman daiteke.
Tobera musika eskolak 25. ikasturtea du aurtengoa. Iker Gomez de Segura eskolaren zuzendariak jakitera eman duenez, urteurren berezi horren harira, «zenbait ekimen berri eta berezi» egingo dituzte, datozen hilabeteetan zehar. Horietako bat trebakuntza ikastaro irekia da.
Ikastaroa azaroaren 12an, larunbatean, egingo dute Segurako kultur etxean, goizean, 10:00etatik 14:00etara artean eta arratsaldean, 16:00etatik 18:00etara bitartean. 18 urtetik gorako ikasleei eta gurasoei zuzenduta dago. Gomez de Seguraren hitzetan «Musikaren arloa gustuko dutenentzat aproposa izateaz gain, gurasoentzat ere emankorra izango da, beraien seme-alabek Toberan egiten duten lanaren dimentsioaz jabetzen laguntzeko». Aukeren baitan, Toberatik kanpoko pertsonei ere parte hartzeko aukera emango diete.
Atal desberdinak
Saioan musikaren dimentsio desbedinak landuko dituzte: fisikoa (gorputz-adierazpena, pertzepzio-ariketak…), emozionala (hezkuntza emozionala, norberarentzako aberasbideak…), soziala (harremanak, talde-ariketak…) kognitiboa (adimen arrazionala, sormena…) eta etikoa. «Ikastaroak, musikaren bateratasuna ulertzen lagunduko digu. Lankidetza-sareak eratzen laguntzeko lanabesak ere eskainiko dizkigu», dio Gomez de Segurak.
Urtxintxa Eskolak gidatutako saioa izango da. Naiara Gorroño izango da irakaslea. Gorroño Ikus-entzunezkoen Zientziatan lizentziatua da, eta Gorputz-adierazpenean hezia Bartzelonako Carme Aymerich eskolan eta Buenos Aireseko Estudio Kalmar-Stokoe eskolan.
Ikastaroa doan izango da. Plaza mugatuak daude, eta ez da beharrezkoa musika ezagutza izatea. Izena Toberaren webgunean eman daiteke.