Urretxuko Labeaga kalea itxi egingo dute tarteka
Urretxuko udaltzaingotik jakitera eman dutenez, Labeaga kalea tarteka itxita egongo da datozen egunetan. 30. ataritik 74.erako tartean emango dira aldaketak. Errepidean gauzatzen ari diren lanak direla eta, uneka errai bat itxi egingo dute. Hala, beste errai bat trafikoari beti irekita egongo dela ere adierazi dute.