Amaiur koalizioaren talde argazkia aterako dute larunbatean Urretxun eta Zumarragan
Azaroaren 20an Espainiako hauteskundeak ospatuko dira. Egun horretara begira, lanean hasi dira alderdi politikoak. Amaiur koaliziotik jakinarazi dutenez, larunbatean, urriak 29, talde argazkia aterako dute Urretxu eta Zumarraga batzen dituen zubian, Lizeokoan. 12:00etan jarri dute hitzordua eta bizilagunei ekimenean parte hartzeko deia luzatu diete. Oharrean esan dutenez, “Euskal Herrian zubiak eraikitzeko beharra eta garaia betidanikoa izan den arren, ez du ematen orain arte asmatu dugunik(…) Bada garaia alderdi politikook gizartearen eskakizun ozena betetzeari ekin diezaiogun”. Amaiur koalizioa osatzen dutenek, esan dute, “zubiak eraikitzeari ekin nahi” diote azaroaren 20ko hauteskunde kanpaina hasi aurretik.