Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Ordizian lapurreta egitea egotzita
Ertzaintzak 48 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Ordizian, joan den larunbatean Donostiako taberna batean indarrez lapurreta bat egitea egotzita. Ertzaintzak dioenez, Ordizian egiten ari diren obra baten inguruan bizi den herritar baten deia jaso d...
Ertzaintzak 48 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Ordizian, joan den larunbatean Donostiako taberna batean indarrez lapurreta bat egitea egotzita. Ertzaintzak dioenez, Ordizian egiten ari diren obra baten inguruan bizi den herritar baten deia jaso dute, esanez gizonezko bat furgoneta baten barruan zegoela eta susmagarria iruditzen zitzaiola. Herrizaingo sailaren arabera, ertzainak bertara gerturatu, eta konturatu dira furgonetaren atzealdean taladro-zul0ak zituen kutxa gotor bat zuela. Kutxa ireki ondoren, ertzainak konturatu dira Donostiako taberna baten dokumentazioa zegoela kutxa gotorraren barruan, eta taberna horretan lapurreta bat izan zela baieztatu ondoren, gizonezkoa atxilotu eta Beasaingo Ertzain-etxera eraman zuten.