Erradioaktibitatea aurkitu dute Olaberriako Arcelor Mittal enpresako hautsak zeramatzan kamioi batean
Espainiar Estatuko Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren (CSN) webgunetik hartutako albistea
Espainiar Estatuko Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak (CSN) jakitera eman duenez, Olaberriako Arcelor Mittal enpresako hautsak zeramatzan kamioi batean erradioaktibitatea aurkitu dute. Material metalikoen jarraipen erradiologikoko protokoloa jarraituz eman dute abisua, eta Olaberriako lantokian
Zesio-137-a ere aurkitu dutela jakinarazi dute. “Burdindegiko ke hautsekin kargatuta zihoan kamioi batean” aurkitu dute erradiaktibitatea. Zesio-137-aren jatorria, ziurrenik labean zegoen iturri erradioaktibitate baten fusioa izan dela azaldu dute Segurtasun Erradioaktiboko Kontseiluak.
Iturri berberek diotenez, fusioa zuen labea gelditu egin dute, lantokitik hautsa ateratzeari utzi diote eta Babes Erradiologikoko Unitate Teknikoari ere jakinarazi diote gertatutakoa. CSNko kideak Eusko Jaurlaritzaren aholkularitza sailarekin jarri dira harremanetan, eta hauek teknikariak bidali dituzte lantokira, egoera xehetasunekin aztertu dezaten.
Segurtasun Kontseiluak webean jakinarazi duenez, lehen ikerketen arabera, fusioak ez die langileei, herritarrei edota ingurumenari eragin.
• Zirika irratiak ere jaso du albistea euren webean:Zirikairratia.wordpress.com