‘Hitzontzi’ lehiaketako bigarren ariketa ere proposatu dute jada
Ekaitz eta Irati Goikoetxeak Segura irratian egiten duten Itaka saioaren barruan Hitzontzi lehiaketa jarri dute abian. Astero ariketa bat jarriko diete entzuleei, eta dagoeneko bigarren asterako ariketa proposatu dute: euskal zenbakiak barne dituzten mundu zabaleko herrialde, hiri eta pertsona izenen bila dabiltza anai-arrebak. Bi adibide aipatu dituzte: IRUñea eta IRUne. Hiru h-z idatzi arren, soinua da kontuan hartuko dutena. Zozketa, azaroan Bidalitako hiru hitzeko partaidearen izen bat sartuko dute zakuan. Larunbata bitartean itakasegura@gmail.com-era ariketaren baldintzak betetzen dituzten hitzak bidaltzen dituztenak, urriko eta azaroko parte hartzaileekin batera, azaro bukaeran egingo duten zozketan sartuko dira. Irabazleak otar bat eskuratuko du: Aikur etxeko bi ezti pote, Bengoetxe baserriko bi txakolin botila, gazta bat, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen kamiseta bat eta hilabete horretan irratian izan dituzten musikarien eta idazleen liburu eta disko bana lortuko ditu. Ekaitz eta Irati Goikoetxeak jakitera eman dutenez lehendabiziko ariketak “arrakasta handia” izan du. Irati Goikoetxearen hitzetan “Gazte, heldu, gizon, emakume, euskaldun zahar, euskaldun berri… partaide asko bildu ditu lehen ariketak”.
Ekaitz eta Irati Goikoetxeak Segura irratian egiten duten Itaka saioaren barruan Hitzontzi lehiaketa jarri dute abian. Astero ariketa bat jarriko diete entzuleei, eta dagoeneko bigarren asterako ariketa proposatu dute: euskal zenbakiak barne dituzten mundu zabaleko herrialde, hiri eta pertsona izenen bila dabiltza anai-arrebak. Bi adibide aipatu dituzte: IRUñea eta IRUne. Hiru h-z idatzi arren, soinua da kontuan hartuko dutena.
Zozketa, azaroan
Bidalitako hiru hitzeko partaidearen izen bat sartuko dute zakuan. Larunbata bitartean itakasegura@gmail.com-era ariketaren baldintzak betetzen dituzten hitzak bidaltzen dituztenak, urriko eta azaroko parte hartzaileekin batera, azaro bukaeran egingo duten zozketan sartuko dira. Irabazleak otar bat eskuratuko du: Aikur etxeko bi ezti pote, Bengoetxe baserriko bi txakolin botila, gazta bat, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen kamiseta bat eta hilabete horretan irratian izan dituzten musikarien eta idazleen liburu eta disko bana lortuko ditu.
Ekaitz eta Irati Goikoetxeak jakitera eman dutenez lehendabiziko ariketak “arrakasta handia” izan du. Irati Goikoetxearen hitzetan “Gazte, heldu, gizon, emakume, euskaldun zahar, euskaldun berri… partaide asko bildu ditu lehen ariketak”.