Igandean jubilatuen eguna egingo dute, Ezkio-Itsason
Etzi jubilatuen eguna egingo dute Ezkio-Itsason, jai giroan. Goizean, 11:30etan, autobusa irtengo da, hornigailuaren ondotik, eta Santa-Lutzi Anduagaraino joango da, ohiko lekuetan jendea bilduz. Bazkaria, Mandubiko Bentan Eguerdiko hamabietan meza iza...
Etzi jubilatuen eguna egingo dute Ezkio-Itsason, jai giroan.
Goizean, 11:30etan, autobusa irtengo da, hornigailuaren ondotik, eta Santa-Lutzi Anduagaraino joango da, ohiko lekuetan jendea bilduz.
Bazkaria, Mandubiko Bentan
Eguerdiko hamabietan meza izango da Santa Lutzi-Anduagan. Mezatik atera ondoren dantzariek saioa egingo dute, eta ondoren jubilatuak bazkaltzera joango dira Mandubiko Bentara. Menuan zizka-mizkak, arrain zopa edo salda, haragia edo arraina eta postrea edukiko dituzte.