Loreak, oroitzaren lekukoak
Santu Guztietan hilerriak apaintzeko ohiturak bizi-bizi dirau. Horren lekuko izaten da Ordiziako azoka. Lorezaleek esku bete lan izan ohi dute gau eta egun eskariei aurre hartzeko. Atzokoan, ondo saltzeaz gain, enkarguak ere hartzen ari ziren. Azken urteetan hilerrietara zuzenean eramaten hasi dira lore saltzaileek aurrez egindako eskaera tokian bertan utziz, horrela eguraldiak eragin ditzakeen kalteei aurre egiten zaie. Loreetan aukera asko zabaldu da azken urteetan, eta baita aurkezpen modua ere; portzenalazko ontzitxoetan propio nitxoeetarako pentsatuak, edota lorontzi borobil nahiz luzeetan hilobi gainetan jartzeko egokiagoak. Duen aurrekontuaren araberako hauta egin dezake norberak; lore klasikotzat har daiteken krisantemotik (12 euroan), lore moztuekin egindako zentroetaraino (85 euroan). Aparte neguko loreak diren eta astero eros daitezkeen azalea, ziklamen, pentsamentu… edota lore sortak dozenaka krabelin, gladiolo, larrosa ala nahasiz zentroetan prestatuak. Produktu berriak Loreetan ez ezik, jatekoetan ere izan zen nobedaderik. Lehen kiwiak salgai ziren 3 eta 3,5 euroan kiloa, eta baita lehen nafar-intxaur handiak ere 6-7 euroan. Bestalde, urria badoa eta onddo bilatzaileek etsia hartzen ari direneko susmoa hartu dugu: «Aurten jai dugu!». Izan ere, astea joan astea etorri aukera eta kopurua azken urte hauetako murritzena gertatzen ari da, bai kanpotik ekarritakoen artean eta zer esanik ez bertakoetan. Atzo ere hiru kilo onddo eta [...]
Santu Guztietan hilerriak apaintzeko ohiturak bizi-bizi dirau. Horren lekuko izaten da Ordiziako azoka. Lorezaleek esku bete lan izan ohi dute gau eta egun eskariei aurre hartzeko. Atzokoan, ondo saltzeaz gain, enkarguak ere hartzen ari ziren. Azken urteetan hilerrietara zuzenean eramaten hasi dira lore saltzaileek aurrez egindako eskaera tokian bertan utziz, horrela eguraldiak eragin ditzakeen kalteei aurre egiten zaie.
Loreetan aukera asko zabaldu da azken urteetan, eta baita aurkezpen modua ere; portzenalazko ontzitxoetan propio nitxoeetarako pentsatuak, edota lorontzi borobil nahiz luzeetan hilobi gainetan jartzeko egokiagoak. Duen aurrekontuaren araberako hauta egin dezake norberak; lore klasikotzat har daiteken krisantemotik (12 euroan), lore moztuekin egindako zentroetaraino (85 euroan). Aparte neguko loreak diren eta astero eros daitezkeen azalea, ziklamen, pentsamentu… edota lore sortak dozenaka krabelin, gladiolo, larrosa ala nahasiz zentroetan prestatuak.
Produktu berriak
Loreetan ez ezik, jatekoetan ere izan zen nobedaderik. Lehen kiwiak salgai ziren 3 eta 3,5 euroan kiloa, eta baita lehen nafar-intxaur handiak ere 6-7 euroan.
Bestalde, urria badoa eta onddo bilatzaileek etsia hartzen ari direneko susmoa hartu dugu: «Aurten jai dugu!». Izan ere, astea joan astea etorri aukera eta kopurua azken urte hauetako murritzena gertatzen ari da, bai kanpotik ekarritakoen artean eta zer esanik ez bertakoetan. Atzo ere hiru kilo onddo eta lanperna kilo bat besterik ez hemengoa. Kanpotik Lasak inguratutako 50 kilo onddok eta 15 kilo gorringok osatu zuten eskaintza.
Landareetan, berriz, negukoak badoaz, eta gero eta udaberriko gehiago dago. Hasia zen tipulina, eta atzo, tipula gorri landarea salgai zen. «Oraindik garaiz da, normalean urtarrila eta martxoa bitartean sartzen da, baina batzuk goiz nahi izaten dute eta eske genituenez ekartzen hasi gara», zioen Patxi Montes gazteak.