Tren geltokia eta Tximistako zubia lotzen dituen bidegorri zatia bihar zabalduko dute
Azken ukituak eman eta gero, ostiralean zabalduko dute tren geltokia eta Tximistako zubia lotzen dituen bidegorria. 300 metroko zatia da, eta lanek, 111.000 euroko aurrekontua izan dute. Iban Asenjo, Ordiziako Udaleko mugikortasun eta garapen iraunkorreko zinegotziak azaldu duenez, lan horien helburua «distantzia motzetan txirrinduak autoa ordezkatzea da, eta era horretan, Ordizia oinezkoentzat eta txirrinduentzat irabaztea». Ordiziako bidegorria pixkanaka ari da herri osora zabaltzen. Tximistako zatia bukatzear dela, aste honetan hasi dituzte institutua eta kiroldegia lotuko dituen zatiko lanak. Obra «konplexua» izango dela dio Asenjok, baina hiru hilabetean bukatu nahi dute. «Ibilbide hori aukeratzea ez zen batere samurra izan, aukera ezberdin eta bilera asko» izan baitira tartean. Azkenean ordea, «biderik laburrena eta seguruena» aukeratu dute, «merkeena ez izan arren». Bidegorriak, sarrera zuzena izango du institutura. Izan ere, «belaunaldi berriak erakartzea» lortu nahi dute. Asenjoren ustez, «txirrindua desplazamendurako tresna moduan barneratzen badute, askoz errazagoa izango da lanera joan beharko dutenean horren aldeko hautua egitea». Institutua eta kiroldegia lotuko dituen bidegorriko lanek 223.000 euroko aurrekontua izango dute, eta erdia baino gehiago, 126.000 euro, dirulaguntzen bidez finantziatuko dute. Aurten zati horretako lanak Majori kiroldegiraino iritsiko badira ere, udalaren asmoa bidegorria ikastolaraino luzatzea da. Zati hori, 2012an egitea aurreikusten dute. Aparkalekuetan aldaketak Tren geltokia eta [...]
Azken ukituak eman eta gero, ostiralean zabalduko dute tren geltokia eta Tximistako zubia lotzen dituen bidegorria. 300 metroko zatia da, eta lanek, 111.000 euroko aurrekontua izan dute. Iban Asenjo, Ordiziako Udaleko mugikortasun eta garapen iraunkorreko zinegotziak azaldu duenez, lan horien helburua «distantzia motzetan txirrinduak autoa ordezkatzea da, eta era horretan, Ordizia oinezkoentzat eta txirrinduentzat irabaztea».
Ordiziako bidegorria pixkanaka ari da herri osora zabaltzen. Tximistako zatia bukatzear dela, aste honetan hasi dituzte institutua eta kiroldegia lotuko dituen zatiko lanak. Obra «konplexua» izango dela dio Asenjok, baina hiru hilabetean bukatu nahi dute. «Ibilbide hori aukeratzea ez zen batere samurra izan, aukera ezberdin eta bilera asko» izan baitira tartean. Azkenean ordea, «biderik laburrena eta seguruena» aukeratu dute, «merkeena ez izan arren».
Bidegorriak, sarrera zuzena izango du institutura. Izan ere, «belaunaldi berriak erakartzea» lortu nahi dute. Asenjoren ustez, «txirrindua desplazamendurako tresna moduan barneratzen badute, askoz errazagoa izango da lanera joan beharko dutenean horren aldeko hautua egitea».
Institutua eta kiroldegia lotuko dituen bidegorriko lanek 223.000 euroko aurrekontua izango dute, eta erdia baino gehiago, 126.000 euro, dirulaguntzen bidez finantziatuko dute. Aurten zati horretako lanak Majori kiroldegiraino iritsiko badira ere, udalaren asmoa bidegorria ikastolaraino luzatzea da. Zati hori, 2012an egitea aurreikusten dute.
Aparkalekuetan aldaketak
Tren geltokia eta Txismistako zubia lotzen dituen bidegorriko lanak egiteko, zati horretan dauden aparkalekuetan hainbat aldaketa egingo dituzte. Bidegorri horrek 25 aparkaleku desagerraraziko ditu, eta auto horiek, San Bartolomeko aparkalekura bideratu nahi dituzte. Hala, autoak eta trafikoa herrigunetik atera nahi dituzte, oinezkoek eta bizikletek lehentasuna izan dezaten. Horretarako, San Bartolomen zabaldu duten aparkalekura bideratu nahi dituzte autoak. «Azken finean, San Bartolometik erdigunera oinez bi minutu besterik ez daude. Herriak pertsonentzat diseinatu behar ditugu, ez autoentzat» dio Asenjok.
Mugikortasun hori bultzatzeko, erdiguneko beste aparkaleku batzuekin egin duten moduan, geltoki ondoan dagoen 31 autoentzako aparkalekua ere gune urdin (gehienez 30 minutuz aparkatzeko gunea) bihurtzea proposatuko du udal gobernu taldeak. Gaur iluntzeko osoko bilkuran aztertuko dute gaia.