2011/11/10

Santikutz Klasikak itxiko du Espainiako elite mailako txirrindularitza kopa

Legazpiko Santikutz Klasika elite mailako Espainiako txirrindularitza kopako azken proba izango da datorren urtean. Zortzi probek osatuko dute kopako zirkuitoa, eta lehena Extremaduran (Espainia) egingo dute, otsailaren 17an. Legazpiko lasterketa m...

Legazpiko Hitza

Eguraldia, lagun diztiratsu hori

Botatako euria hizpide eta gogoan, oparitzat hartua izan zen atzoko eguraldia. Gustagarria erosketak kanpoan postuz postu egiteko eta non aukeratua hain da zabala, aitzakirik ez atzoko ferian. Produktu berrietan erreparatuz, artoa: arto opilak, jateko prest salgai zituen Patxi Atienzak negua hurbildu ahala urteroko ohiturari eutsiz, 6,5 euro/ kiloko proportzioan eta arto irina ere bai 2,5 euroan kiloa. Postu berean baba txiki berria ere eros daiteke: «Jendea eske genuen, badira bai zaleak eta kosta zaigu lortzea. Frantsesa da hau, askoz suabegoa da, eta Gipuzkoako ferietan hau da batez ere saltzen dena. Nafarra zen lehen nagusi, baina galtzen ari da, eta gainera azal gogorragoa duenez, eta gustu fuerteagoa, jendeak hau nahiago du», argitu zigun Patxi Atienzak. Udaberriko zizak: arreta gune nagusi bihurtu ohi dira urteko lehenak eta baita atzo ere. Itsasoko Joxe Mari Maiorak bildutako 200 gramo (10 ziza) izan dira aurtengo lehenak. 150 euro kiloko prezioa markatu dute. Gainerakoan, onddo faltan –oso gutxi atzo ere– esne gorri edo nikalo urtea dela esan daiteke, 50 bat kilo atzo postu ezberdinetan. Jendeak errezeta ugari ematen ditu honen inguruan: «Patatas a la riojana moduan oso goxoak geratzen dira edo baratzurikin labean erreta». Kontua da norberak bildutakoak jateko ohitura badela, baina erostekoa ez hainbeste (10-18 [...]

Ordiziako Hitza

Emakumeentzat defentsa ikastaroa antolatu dute

Ordiziako Udaleko Berdintasun Sailak emakumeentzako autodefentsa ikastaroa antolatu du. Azaroaren 19an eta 20an emango dute, Majori kiroldegian. Izena emateko epea bihar bukatuko da, eta horretarako, berdintasun sailera deitu (943 80 56 10) edo kaltuna...

Ordiziako Hitza

Ataunen, Araman eta Gaintzan San Martin jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Astebukaera bete-betea izango da Goierriko hainbat herritan etzitik igandera artekoa, San Martin jaien inguruan egitarauak hiru egunetara bildu baitituzte. Arama eta Ataungo San Martin urteko festa nagusiak ospatzeko prest dira. Gaintzan, zaindariaren festaburua Sanmigeletan egiten badute ere, azaroko data seinalatua ere gogoko dute, San Martin baseliza jatorrizkoaren garaitik datorrena. Araman gaur bertan berotuko dute giroa. Gaztaina jana egingo dute, trikitilariek alaituta, ilunabarrean. Aurreko ostiralean dastatu zituzten, lagunartean, udazkeneko fruituak lehendabiziko aldiz. Danbolinean erre, eta aramarren artean banatuko dituzte gaur ere. Bihar, zaindariaren eguna, mezarekin abiatuko da jai-egitaraua. Arratsalde partean berrekingo diote, igande iluntzera arte etenik gabe jarraitzeko. Karta lehiaketak, kirol probak —tartean Arama-Itsasondo futbol derbia, iraileko neurketaren itzulikoa—, eta, nola ez, jan-edanari lotutako ekitaldiak antolatu ditu Aramako Udalak. Pilotari dagokionez, palako herri mailako finalak igande eguerdian jokatuko dituzte, eta arratsaldean esku pilotakoak. Irribarria herrikidea, Erostarbe lagun duela, ariko da bikote batean, Altuna-Tolosari aurre egiteko. Mozorro festa ere izango da, larunbat gauean, gazte afariaren ondoren. Toki-Alai tabernakoek antolatu dute mozorrotuen jaia. Ataun San Martinen hiru egun Ataungo hiru auzo nagusietan azkena San Martin izango da, egutegiari begira, festak ospatzen. Zaindariaren eguna, bihar, kuadrillena izendatu dute. Larunbatean haurren eguna da, eta horrez gain mozorrotuena ere bai. Zapatutik iganderako goizaldean banatuko dituzte sariak; [...]

Aimar Maiz

Memoriaren Egunak alderdi guztiak batu ditu gaur Zumarragan

PSE-EEk, PPk, EAJk eta Bilduko ordezkariak bildu dira eguerdiko ekitaldian; adostasunik gabeko ekitaldia izan da, ez baita alderdien artean leku guztietan irakurtzeko...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Diabetesa gizarteratzeko heburuarekin gluzemia neurketak egingo dituzte igandean

Gluzemia neurketak egin eta informazio banatzeko informazio mahaiak jarriko dituzte Urgadiel elkartekoak, eta hilaren 30ean hitzaldi bat izango da.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Eredu ekonomikoaren garrantzia azpimarratu du EAJk

«Euskal eredu ekonomikoaren garrantzia eta baliagarritasuna azpimarratzeko», CAFen izan dira Arantxa Tapia eta Lore Leanizbarrutia hautagaiak eta EAJko hainbat alderdikide. Tapiaren arabera, «ikerketa, garapen eta innobazio alorrean egindako inbertsioei esker, barne produktu gordinaren %3a izatera iritsi nahi dugu, alor horretan egindako inbertsioak produktuetan eta nazioarteko merkatuetan inbertitzen direlako». Euskal enpresek «salto kualitatiboa» eman behar dutela esan du Tapiak, eta sektorea «orekatu» egin behar dela, «orain arte egin den lanarekin ikusi delako funtzionatu egiten duela gure ereduak». CAF jarri du adibidetzat Tapiak, enpresa beasaindarrak innobazioan eta teknologian egin dituen inbertsioei esker, sektorea «leku garrantzitsu eta lehentasunezkoan jarri baitu». Kalitatea eta eraginkortasuna bermatuz eta «lan eginez», sektoreak nazioarteko merkatuetan «punta-puntan» egotera iristeko aukerak dituela uste du Tapiak, baina horretarako, «administrazioaren konfidantza» ere beharrezkoa dela gaineratu du. CAF adibide hartuta, «Euskadik» ahal duela esan du EAJko hautagiak, eta bide horretan jarraritzeko eskatu du. “Zubuia aspaldi igaro dugu” Arantxa Tapia eta Lore Leanizbarrutia hautagaiekin batera, Joseba Egibar GBBko lehedakaria ere CAFen izan zen atzo. Egibarren ustez, “ezinbestekoa da lehia horretan punta-puntan egotea, iraun ahal izateko”. Krisi garai honetan, lehiakorra izateak ez du bermerik ematen jeltzalearen arabera, bai ordea “etengabeko berrikuntzak”. “Hainbeste urtetan enpresari eta langile askok” bizi izan duten egoera ere kontuan hartu behar [...]

Beasaingo Hitza

Silo bolen plastikoak asteartean jasoko dituzte

Datorren asteartean, azaroak 15, silo bolak jasoko dituzte Legazpin. Ohiko lekuetan jasoko dituzte, eta bezperatik utzi beharko dira plastikoak bertan.

Legazpiko Hitza

San Martin eguna igandean ospatuko dute Astigarretan

San Martinen omenezko eguna bihar bada ere, Beasaingo Astigarreta auzoan igandean egingo dute festa. Antza, giro ederrean igarotzen dute festa eguna auzoan, eta aurten ere, ohiko egitaraua prestatu dute, ohiturak mantenduz. Meza nagusian Beasaingo San ...

Beasaingo Hitza

Talo eta gaztaina jana egingo dute Argi Berrin

Argi Berri elkarteak, urteroko talo eta gaztaina jana egingo du asteburuan. Larunbat iluntzeko 19:00etan elkartuko dira, elkartearen egoitzan. Zuzendaritza Batzordeak, bazkide guztiak eta haien senide eta lagunak gonbidatu dituzte ospakizunean parte ha...

Ordiziako Hitza

Lan munduan euskara bultzatzeko Lanean ekimena berriz abiarazi dute

Ordiziako Udalak berriro heldu dio enpresetan eta lan munduan euskara bultzatzeko Lanean egitasmoari. Herriko enpresetan euskararen erabilera eta normalizazioa bultzatzea da egitasmo horren helburu nagusia. Izan ere, ekimena bultzatu duen Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuaren ustez, «lan handia dago egiteko oraindik lan munduan». Beste hainbat arlotan, azken urteetan euskararen normalizazioaren alde urrats esanguratsuak eman badira ere, lan arloa, euskararen normalizazio bidean, «lan arloa ez da behar bezainbeste kontuan hartu, nahiz eta sektore estrategikoa den». Hala, hutsune horri erantzutera datoz azken urteotan Euskal Herri mailan esparru horretan bideratu diren ekimenak, eta Ordizian, zehazki, gaur egun burutzen ari direnak. Lanean egitasmoa Ordiziara mugatzen da; herrira barrura begirakoa da, hortaz. Eta egitasmoaren helburu nagusietako bat, lehendik egitasmoan euskararen normalizaziorako neurriak hartu zituzten enpresekin harremana berreskuratzea eta hartuta zituzten konpromisoei bultzada berri bat ematea da. Horrekin batera ordea, enpresa berriak egitasmora gonbidatu nahi dituzte, eta bide batez, Ordiziako lan munduan eragile direnekin koordinazioa eta elkarlana sustatu. 15 enpresa eta erakunde Gaur egun, herriko bederatzi enpresa txiki dabiltza egitasmoan, izaera desberdinekoak, eta gehienak, lehendik aritutakoak: ACV Multimedia, Apain, Arbela, Goierri Aukera, Goietxe, Gruas Goiherri, Gureak, Ikena eta Mekalan. Bere garaian euskararen erabilera areagotzeko neurriak hartu dituzten enpresak dira (ahozkoan, dokumentazioan, errotulazioan, aplikazio informatikoetan, etab.) eta horien [...]

Ordiziako Hitza

Hondore abesbatzak itxiko du igandean Udazkeneko Musika Zikloa

Hiru herritarrek hartzen dute parte Donostiako abesbatzan, Jabier Arratibelek, Xabier Barriolak eta Nerea Urkiolak; emanaldia 19:00etan hasiko da Tourseko Martin Donearen elizan....

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa