Aitxuri herri eskolakoek San Nikolas eskea egin dute, gaur
Aitxuri herri eskolako ikasleek eta irakasleek gaur egin dute San Nikolas eskea, eta ateratako dirua Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteari emango diote. Urtero bezala, Santu Txikiak aukeratzeko zozketa aldez aurretik egin zuten 6. mailako haurren artean, eta Ion Arakamari eta Itsaso Berasategiri tokatu zitzaien. Hala, gaur goizean Santu Txikiaren jantziak soinean dituztela agertu dira biak ala biak eskolara. Goizeko bederatzietan irten dira ikasleak eta irakasleak eskolatik, Zegamako kaleak zeharkatzeko helburuarekin. Ibilbidean zehar etxeetako atarietan geldialdiak egin eta kantatu egin dute. Bien bitartean bi Santu Txikiak atarietara joan dira. Santu Txiki bakoitzak poltsero bat eduki du alboan, etxeetan emandako dirua jasotzeko. Zeregin hori ere, urtero bezala, Aitxuri herri eskolako 6. mailako haurrek bete dute, txandakatuz. Haur txikiak ez dira irten Goizeko hamaiketan ikasle txikienekin elkartzeko plana zuten, plazan, baina euria aritu denez, txikienak ez dira irten eskolatik. Gainerakoei galletak eman dizkiete hamaiketako moduan, eta indarrak berreskuratu eta gero, ibilbideari ekin diote, berriz. Eguerdi partean bukatu dute ibilbidea, gustura, baina nekatuta samar ere bai, kantuan aritzeaz gain, aterkiak dominatu ezinik ibili baitira haietako asko.
Aitxuri herri eskolako ikasleek eta irakasleek gaur egin dute San Nikolas eskea, eta ateratako dirua Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteari emango diote.
Urtero bezala, Santu Txikiak aukeratzeko zozketa aldez aurretik egin zuten 6. mailako haurren artean, eta Ion Arakamari eta Itsaso Berasategiri tokatu zitzaien. Hala, gaur goizean Santu Txikiaren jantziak soinean dituztela agertu dira biak ala biak eskolara.
Goizeko bederatzietan irten dira ikasleak eta irakasleak eskolatik, Zegamako kaleak zeharkatzeko helburuarekin. Ibilbidean zehar etxeetako atarietan geldialdiak egin eta kantatu egin dute. Bien bitartean bi Santu Txikiak atarietara joan dira. Santu Txiki bakoitzak poltsero bat eduki du alboan, etxeetan emandako dirua jasotzeko. Zeregin hori ere, urtero bezala, Aitxuri herri eskolako 6. mailako haurrek bete dute, txandakatuz.
Haur txikiak ez dira irten
Goizeko hamaiketan ikasle txikienekin elkartzeko plana zuten, plazan, baina euria aritu denez, txikienak ez dira irten eskolatik. Gainerakoei galletak eman dizkiete hamaiketako moduan, eta indarrak berreskuratu eta gero, ibilbideari ekin diote, berriz.
Eguerdi partean bukatu dute ibilbidea, gustura, baina nekatuta samar ere bai, kantuan aritzeaz gain, aterkiak dominatu ezinik ibili baitira haietako asko.














