
Seguran egun berezia da abenduaren 6a, San Nikolas eguna ospatzen baitute. Santu Txikia buru dutela etxez-etxe ibiltzen dira haurrak, gozoki eta opari eske. Gurasoek nostalgiaz bizi ohi dute biharko eguna, txikitako oroitzapenak etortzen baizaizkie gogora. Baita aiton-amonek ere, aspaldiko usadioa baita. Inork ez daki zehatz-mehatz noiztik datorren, baina jakina da urte mordoa duela. Laureano Telleria eta Jose Luis Etxeberria ibili ohi dira antolaketa lanetan aspaldiko urteetan. Beraiek ere umetan ibiltzen ziren San Nikolas eskean. Oinarrian ohitura horrek bere horretan jarraitzen du, baina aldaketa bat edo beste ere izan da urteen joan etorrian. Telleriak eta Etxeberriak aipatu zutenez, lehen, San Nikolas egunaren bezperan, haurrak arratsaldeko hirurak aldera eskolatik irten eta urte horretan Santu Txikia izango zenaren etxera joaten ziren. Hark buruko txanoa jantzi eta makila hartzen zuen eskuan, eta umeak kantuan hasten ziren, entrenamendu gisara. San Nikolasen amak sagarrak eta frutuak botatzen zizkien, eta gustura hartzen zituzten haiek. Bukatu eta gero, berriz eskolara itzultzen ziren. Egun ez dute horrelakorik egiten, ospakizuna egun bakarrera mugatzen baita. Mezarako eskean Santu Txikia eta haren laguntzailea San Nikolasen mezarentzat etxez-etxe eskean ere ibiltzen ziren, Telleriaren eta Etxeberriaren arabera. “Ohitura bata zein bestea galdu zirela 40 bat urte dira dagoeneko, eta noski berriz berreskuratzea ia ezinezkoa [...]

Aurelio Fernandez eta Genaro Rosado Genaro Rosadok dohaintza berri bat egin dio Lenbur fundazioari. Burdingintzan aditu honek urtero eman ohi dio dokumentu eta pieza sorta bat Legazpiko fundazioari, eta aurten ere, zazpigarren urtez, gabon garaia baliatu dute horretarako. Pedro Galdos Osabaren izena daraman funtsa aberastuko dute pieza hauek. Iaz, burdinaren historia garaian garaiko piezekin erakusten zuen bilduma eraman zuen Rosadok Lenburrera. Aurten, ohi baino pieza gutxiago eraman ditu Rosadok, baina ez horregatik balio gutxiago du emandakoak. Roberto del Campori lotutako materiala da aurtengoa. Batetik, del Camporen ikerketa biografikoa, teknikoa eta historikoa ekarri ditu Rosadok. Del Campok «forjaren arteari lotutako obra zabala» du, Donostiako Azken Burdinsaregintza Maisu titulua eman ziona. Ikerketarako datuak ikertuaren semeak eman dizkio. Era berean, Rosadok Lenburren esku utzi ditu lanaren argitaratze eta zabaltze eskubideak. Paperezko dokumentazioaz gain, del Campok eginiko burdinazko pieza batzuk ere ekarri ditu aurten Rosadok. Del Camporen familiak Donostiako Mendeurrenaren plazan zuen lantokiko piezak dira hauek, egileak berak, hil aurretik, hala ziurtatuta. Piezen artean, beheko surako burdinazko holtz tolesgarri bat dago, art noveau estilokoa. Pieza honek badu berezitasun bat: errematxeekin soilik egina dela. Azaldu dutenez, teknika hau Gustave Eiffelek erabili zuen Parisen bere izena daraman dorrea egiterakoan. Burdinazko holtz tolesgarria Roberto del Campok [...]

Iñaki Apalategi, G Puntuan bertsotan Iñaki Apalategi eta Aitor Sarriegi bertsolari beasaindarrak G Puntua txapelketako finalean izango dira hilaren 18an. Atzo, Hernanin jokatu zuten finalerdietako hirugarren eta azken saioa irabazita lortu zuen fi...

Eguberrietako atsedena lasai hartzeko moduan dira Ampo Ordiziako jokalariak, urteko ligako azken partida irabazi eta gero. Bost punturekin itzuli dira etxera Galiziatik, Universidade de Vigo taldearei 15 eta 31 irabazi eta gero. Garaipenari eta erasoko bonusari esker, sailkapeneko bigarren postuan daude orain ordiziarrak. Nahikoa kostatako garaipena izan da, ordea. Partida gogorra espero zuten, eta euriak, hotzak eta lokatzak, Trevijanoko garaiak gogorarazi zizkien jokalari bati baino gehiagori. Etxekoek aurrea hartu zuten aurreneko minutuan, baina ordu laurdenerako, zortzina berdindu zuten etxekoek. Handik aurrera, Ampokoen nagusitasuna agerian gelditzen hasi zen. Baina, neurri handi batean eguraldiak eraginda, akatsak ere egin zituzten, eta galiziarrek ondo asmatu zuten beraien aukerak aprobetxatzen. Susoren entsegu eder batek, ordea, aurretik jarri zituen ordiziarrak. Aldagelatik bueltan, Vigokoak indarrez saiatu ziren erasoan, baina ordiziarrek ondo eutsi zieten. Sufritzen jakin zuten, aukera bat iritsi arte itxaroten. Eta aukera hori sortu zenean, aprobetxatzen jakin zuten. Krollek gauzatutako hiru zigor kolpek eta Goiaren entseguak, hamasei puntuko aldea eman zien azkenean. Urtarrilean itzuliko da liga Eguberrietako atsedenaren ondoren, urtarrilean ekingo diote berriz ere ligari. Eta ez da nolanahiko partida izango, Santboiana liderra hartuko baitute etxean; bien artean, hiru puntuko aldea dago, eta lehia gogorra izango bada ere, zelaiaren faktorea alde izanda, edozer gauza gerta daiteke [...]

Urte batzuk badarama Goierriko ikastetxe multzo batek ikasleentzat baratzea jarri eta haiek lantzen. Eskolaren inguruko lur sailetan barazkiak, loreak eta landareak erein, zaindu eta, tokatzen bada, fruitua biltzea da egitekoa. Nekazari jatorriko eskualdea izanagatik, naturarekiko eta baratzegintzarekiko lotura lasatuxea ez ote dagoen kezkatuta, haurrei txikitatik txertatu nahi dizkiete baloreak. Eskola Baratza proiektuan parte hartzen ari diren ikastetxeetako zuzendariek azaldu dutenez, askotariko balioak lantzeko aukera ematen du baratzegintzak. fruitua lortzeko landu, zaindu eta itxaron behar dela barneratzea; lurrarekiko eta naturarekiko begirunea, ingurumenaren berri praktikaren bidez jasotzea, eta osasunerako mesedegarriagoak diren elikagai naturalak ekoitz litezkeela ikustea dira, besteak beste, balore batzuk. Ikastetxeek euren kabuz hasi duten egitasmoak izaera ofizialagoa hartu zuen atzo. Goierriko 22 udalek eta nekazari elkarteek osatutako Goimen landa garapen agentziarekin hitzarmena sinatu dute Goierriko sei herritako ikastetxe banak. Alde guztiek «aurrerapausoa» dela aitortu dute ofizialtze bidean egindako «urratsa». Zaldibiako Goizane eraikinean sinatu dute akordioa. Hitzarmenaren arabera, Goimenek azpiegituren eta lanabesen kostuaren %65 finantzatzeko konpromisoa hartu du. Aholkulari bat ere hartu du, garapen agentziaren eta ikastetxeen artean bitartekaritza eta aholkularitza egiteko: Pili Eskisabel ataundar nekazaria. Curriculumean txertatu «Etorkizuneko gizartea eta nekazaritza gaurko haurren esku egongo da, eta garrantzitsua da txikitatik baserri mundua ezagutzea. Baserria unibertsitatea da», esan du Goimeneko lehendakariorde [...]

Eibarren San Andres egunean (azaroak 30) ospatu zen nekazaritza azokan, Olaberriko Aizpea gaztandegiak 33. gazta lehiaketan lehenbiziko saria eskuratu zuen. 35 lehiakide izan ziren. Fruta lehiaketan, Gabiriako Agerreberriko Tomas Maiorak lortu zuen leh...

19. argazki rallya izango da aurtengoa; nahi duten zaletu guztiek hartu hala izango dute parte eta guztira bost sari banatuko dira....

Aitxuri herri eskolako ikasleek eta irakasleek gaur egin dute San Nikolas eskea, eta ateratako dirua Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteari emango diote. Urtero bezala, Santu Txikiak aukeratzeko zozketa aldez aurretik egin zuten 6. mailako haurren artean, eta Ion Arakamari eta Itsaso Berasategiri tokatu zitzaien. Hala, gaur goizean Santu Txikiaren jantziak soinean dituztela agertu dira biak ala biak eskolara. Goizeko bederatzietan irten dira ikasleak eta irakasleak eskolatik, Zegamako kaleak zeharkatzeko helburuarekin. Ibilbidean zehar etxeetako atarietan geldialdiak egin eta kantatu egin dute. Bien bitartean bi Santu Txikiak atarietara joan dira. Santu Txiki bakoitzak poltsero bat eduki du alboan, etxeetan emandako dirua jasotzeko. Zeregin hori ere, urtero bezala, Aitxuri herri eskolako 6. mailako haurrek bete dute, txandakatuz. Haur txikiak ez dira irten Goizeko hamaiketan ikasle txikienekin elkartzeko plana zuten, plazan, baina euria aritu denez, txikienak ez dira irten eskolatik. Gainerakoei galletak eman dizkiete hamaiketako moduan, eta indarrak berreskuratu eta gero, ibilbideari ekin diote, berriz. Eguerdi partean bukatu dute ibilbidea, gustura, baina nekatuta samar ere bai, kantuan aritzeaz gain, aterkiak dominatu ezinik ibili baitira haietako asko.

Abenduaren 15era arte dago zabalik Legazpin Iratzarri elkarteko kideen eskulanekin osatutako erakusketa. Kultur etxean dago ikusgai, astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:30era. Abenduaren 11ra arte itxita egongo da, oporraldiagatik.

Gabonetako irudien lehiaketa abiarazi dute Legazpin. Abenduaren 16ra arteko epea jarri dute lanak aurkezteko. Legazpiko Lehen Hezkuntzako haurrek har dezakete bertan parte eta pertsona bakoitzak gehienez ere bi lan aurkeztu ahal izango ditu. Gaia Gabon...

Euskararen Eguna Murumendi ikastetxean Murumendi ikastetxean hainbat ekintza egin dituzte Euskararen Eguna ospatzeko. Ikastetxeko arduradunek jakinarazi dutenez, “ilusio handiz aritu dira aurten ere ikasleak ekintzak antolatzen”. Hala, o...

exikon istripua izan eta ebakuntzak egiteko ekonomikoki ere kaltetu ziren bost bidaiarien alde kantu-bazkaria egin zuten azaroko azken larunbatean, Ataun San Gregorion. 95 bat lagun bertaratu ziren. Familiakek esker ona agertu diete parte hartu zuten guztiei, «bereziki sukaldariei, zerbitzariei eta Aitor Furundarenari. Bestalde, diru ekarpenak biltzeko, gogorarazi dute errifak salgai daudela.

Datorren urteko urtarrilaren 31ra arte egongo da eskaerak egiteko epea irekita; Ostadarrek Zelai Arizti kultur etxean duen egoitzan egin daitezke eskaerak....



