Aizpea gaztandegia eta hiru goierritar nekazari saritu dituzte Eibarren
Eibarren San Andres egunean (azaroak 30) ospatu zen nekazaritza azokan, Olaberriko Aizpea gaztandegiak 33. gazta lehiaketan lehenbiziko saria eskuratu zuen. 35 lehiakide izan ziren. Fruta lehiaketan, Gabiriako Agerreberriko Tomas Maiorak lortu zuen leh...
Eibarren San Andres egunean (azaroak 30) ospatu zen nekazaritza azokan, Olaberriko Aizpea gaztandegiak 33. gazta lehiaketan lehenbiziko saria eskuratu zuen. 35 lehiakide izan ziren. Fruta lehiaketan, Gabiriako Agerreberriko Tomas Maiorak lortu zuen lehen saria. Eztietan, Urretxuko Josune Epeldek bigarren egin zuen, eta ogi lehiaketan Zumarragako Jesus Zalduak ere bigarren.













