Baserritarren topalekua Urretxun
Abenduko Feria ospatzen ari dira gaur Urretxun. Eguerdian hasi eta iluntzera bitartean baserritarrak Gernikako Arbola plazan bilduko dira, ganaduaren eta baserriko lanabesen azokaren bueltan. Feria handia ez izanagatik ere, inguruetako baserritarrei elkarrekin egoteko eta tertuliarako gunea eskaintzen die, besteak beste. Urteroko baserriko lanabesen zozketaz gain, azokara animaliak eraman dituztenen artean txekor bat zozketatuko dute.














