Galiziatik bost puntuak lortuta itzuli dira Ampo Ordiziako mutilak
Eguberrietako atsedena lasai hartzeko moduan dira Ampo Ordiziako jokalariak, urteko ligako azken partida irabazi eta gero. Bost punturekin itzuli dira etxera Galiziatik, Universidade de Vigo taldearei 15 eta 31 irabazi eta gero. Garaipenari eta erasoko bonusari esker, sailkapeneko bigarren postuan daude orain ordiziarrak. Nahikoa kostatako garaipena izan da, ordea. Partida gogorra espero zuten, eta euriak, hotzak eta lokatzak, Trevijanoko garaiak gogorarazi zizkien jokalari bati baino gehiagori. Etxekoek aurrea hartu zuten aurreneko minutuan, baina ordu laurdenerako, zortzina berdindu zuten etxekoek. Handik aurrera, Ampokoen nagusitasuna agerian gelditzen hasi zen. Baina, neurri handi batean eguraldiak eraginda, akatsak ere egin zituzten, eta galiziarrek ondo asmatu zuten beraien aukerak aprobetxatzen. Susoren entsegu eder batek, ordea, aurretik jarri zituen ordiziarrak. Aldagelatik bueltan, Vigokoak indarrez saiatu ziren erasoan, baina ordiziarrek ondo eutsi zieten. Sufritzen jakin zuten, aukera bat iritsi arte itxaroten. Eta aukera hori sortu zenean, aprobetxatzen jakin zuten. Krollek gauzatutako hiru zigor kolpek eta Goiaren entseguak, hamasei puntuko aldea eman zien azkenean. Urtarrilean itzuliko da liga Eguberrietako atsedenaren ondoren, urtarrilean ekingo diote berriz ere ligari. Eta ez da nolanahiko partida izango, Santboiana liderra hartuko baitute etxean; bien artean, hiru puntuko aldea dago, eta lehia gogorra izango bada ere, zelaiaren faktorea alde izanda, edozer gauza gerta daiteke [...]
Eguberrietako atsedena lasai hartzeko moduan dira Ampo Ordiziako jokalariak, urteko ligako azken partida irabazi eta gero. Bost punturekin itzuli dira etxera Galiziatik, Universidade de Vigo taldearei 15 eta 31 irabazi eta gero. Garaipenari eta erasoko bonusari esker, sailkapeneko bigarren postuan daude orain ordiziarrak.
Nahikoa kostatako garaipena izan da, ordea. Partida gogorra espero zuten, eta euriak, hotzak eta lokatzak, Trevijanoko garaiak gogorarazi zizkien jokalari bati baino gehiagori. Etxekoek aurrea hartu zuten aurreneko minutuan, baina ordu laurdenerako, zortzina berdindu zuten etxekoek. Handik aurrera, Ampokoen nagusitasuna agerian gelditzen hasi zen. Baina, neurri handi batean eguraldiak eraginda, akatsak ere egin zituzten, eta galiziarrek ondo asmatu zuten beraien aukerak aprobetxatzen. Susoren entsegu eder batek, ordea, aurretik jarri zituen ordiziarrak.
Aldagelatik bueltan, Vigokoak indarrez saiatu ziren erasoan, baina ordiziarrek ondo eutsi zieten. Sufritzen jakin zuten, aukera bat iritsi arte itxaroten. Eta aukera hori sortu zenean, aprobetxatzen jakin zuten. Krollek gauzatutako hiru zigor kolpek eta Goiaren entseguak, hamasei puntuko aldea eman zien azkenean.
Urtarrilean itzuliko da liga
Eguberrietako atsedenaren ondoren, urtarrilean ekingo diote berriz ere ligari. Eta ez da nolanahiko partida izango, Santboiana liderra hartuko baitute etxean; bien artean, hiru puntuko aldea dago, eta lehia gogorra izango bada ere, zelaiaren faktorea alde izanda, edozer gauza gerta daiteke partida horretan.














