Urteko azken mendi irteera eta bazkaria egingo dituzte Urretxun
Goierri kirol elkarteko mendi sailak Txoritokietara (318 m) eta Santiomendira (298 m) mendi irteera egingo du abenduaren 18an. Urteko azken ibilaldia izango da. 8:00etan abiatuko dira, eta atzetik, urte amaierako bazkaria egingo dute. Elkartearen egoitzan eman daiteke izena.













