Roberto del Camporen lanak Lenbur fundazioaren ondarea aberastuko du
Aurelio Fernandez eta Genaro Rosado Genaro Rosadok dohaintza berri bat egin dio Lenbur fundazioari. Burdingintzan aditu honek urtero eman ohi dio dokumentu eta pieza sorta bat Legazpiko fundazioari, eta aurten ere, zazpigarren urtez, gabon garaia baliatu dute horretarako. Pedro Galdos Osabaren izena daraman funtsa aberastuko dute pieza hauek. Iaz, burdinaren historia garaian garaiko piezekin erakusten zuen bilduma eraman zuen Rosadok Lenburrera. Aurten, ohi baino pieza gutxiago eraman ditu Rosadok, baina ez horregatik balio gutxiago du emandakoak. Roberto del Campori lotutako materiala da aurtengoa. Batetik, del Camporen ikerketa biografikoa, teknikoa eta historikoa ekarri ditu Rosadok. Del Campok «forjaren arteari lotutako obra zabala» du, Donostiako Azken Burdinsaregintza Maisu titulua eman ziona. Ikerketarako datuak ikertuaren semeak eman dizkio. Era berean, Rosadok Lenburren esku utzi ditu lanaren argitaratze eta zabaltze eskubideak. Paperezko dokumentazioaz gain, del Campok eginiko burdinazko pieza batzuk ere ekarri ditu aurten Rosadok. Del Camporen familiak Donostiako Mendeurrenaren plazan zuen lantokiko piezak dira hauek, egileak berak, hil aurretik, hala ziurtatuta. Piezen artean, beheko surako burdinazko holtz tolesgarri bat dago, art noveau estilokoa. Pieza honek badu berezitasun bat: errematxeekin soilik egina dela. Azaldu dutenez, teknika hau Gustave Eiffelek erabili zuen Parisen bere izena daraman dorrea egiterakoan. Burdinazko holtz tolesgarria Roberto del Campok [...]
Genaro Rosadok dohaintza berri bat egin dio Lenbur fundazioari. Burdingintzan aditu honek urtero eman ohi dio dokumentu eta pieza sorta bat Legazpiko fundazioari, eta aurten ere, zazpigarren urtez, gabon garaia baliatu dute horretarako. Pedro Galdos Osabaren izena daraman funtsa aberastuko dute pieza hauek.
Iaz, burdinaren historia garaian garaiko piezekin erakusten zuen bilduma eraman zuen Rosadok Lenburrera. Aurten, ohi baino pieza gutxiago eraman ditu Rosadok, baina ez horregatik balio gutxiago du emandakoak. Roberto del Campori lotutako materiala da aurtengoa. Batetik, del Camporen ikerketa biografikoa, teknikoa eta historikoa ekarri ditu Rosadok. Del Campok «forjaren arteari lotutako obra zabala» du, Donostiako Azken Burdinsaregintza Maisu titulua eman ziona. Ikerketarako datuak ikertuaren semeak eman dizkio. Era berean, Rosadok Lenburren esku utzi ditu lanaren argitaratze eta zabaltze eskubideak.
Paperezko dokumentazioaz gain, del Campok eginiko burdinazko pieza batzuk ere ekarri ditu aurten Rosadok. Del Camporen familiak Donostiako Mendeurrenaren plazan zuen lantokiko piezak dira hauek, egileak berak, hil aurretik, hala ziurtatuta.
Piezen artean, beheko surako burdinazko holtz tolesgarri bat dago, art noveau estilokoa. Pieza honek badu berezitasun bat: errematxeekin soilik egina dela. Azaldu dutenez, teknika hau Gustave Eiffelek erabili zuen Parisen bere izena daraman dorrea egiterakoan. Burdinazko holtz tolesgarria Roberto del Campok berak sinatuta dago. Honekin batera, laratz bat ere eman dio Rosadok Lenburri. Kako bat da, uztai batekin eta bi kate-mailarekin arku baten besoak eusten dituena. Errege Katolikoen garaiko gotiko berantiarrari erreferentzia bat izan daitekeela adierazi zuten aurkezpenean. Azkenik, suburdin batzuk ere biltzen ditu aurtengo dohaintzak. Art deco estilokoak dira hauek, esan dutenez.














