Gaztetxearen alde jaialdia egingo dute Legorretan, hilaren 17an
Legorretako gaztetxean jasan dituzten lapurreten kostuari aurre egiteko, jaialdia antolatu du Gazte Asanbladak abenduaren 17rako. Egun osoko egitaraua prestatu dute. Lehenik, 11:00etan, lipdub edo bideoklip bat grabatu nahi dute, herritar guztiekin. 14...
Legorretako gaztetxean jasan dituzten lapurreten kostuari aurre egiteko, jaialdia antolatu du Gazte Asanbladak abenduaren 17rako. Egun osoko egitaraua prestatu dute. Lehenik, 11:00etan, lipdub edo bideoklip bat grabatu nahi dute, herritar guztiekin. 14:30ean bazkaria, Bilkoinen, Orioko txarangarekin; eta 18:30ean pilota partida bitxia izango da: Mikel Goñi batetik, Iñaki Agirre eta Joseba Artola bikoaren kontra. 23:00etan musika kontzertuak daude, bertako Pikunk, Kalamidaz eta Perros del Norte, eta Hendaiako Armatiro Punk-ekin. 5 euro ipini behar da buruko.











